Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko irailaren 13koa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez ematen eta ukatzen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko aginduaren babesean eskatutako laguntzak. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egin zen, 2024ko ekitaldirako (Erein Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5378
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/09/13
  • Argitaratze-data: 2024/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2024ko apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (64. zk.) argitaratu zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdia egiten duena, 2024ko ekitaldirako (Erein programa).

Deialdi horren babesean, ebazpen honetako I., II. eta III. eranskinetan zerrendatutako laguntza-eskabideak aurkeztu ziren, bai eta horiekin batera aurkeztutako dokumentazioa ere. Eranskin horietan adierazten dira eskabideen espediente-zenbakiak.

Horiek aztertu eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek deialdi-aginduaren 9. oinarrian aipatutako txostena egin ondoren, 2024ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez izendatutako Balorazio Batzordeak, 2024ko uztailaren 17ko bileran, espedienteei egindako ebaluazioaren ondoriozko txostena egin zuen, 12. oinarrian xedatutakoaren arabera.

Hori guztia ikusita, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak, 13. oinarriko 2. apartatua aplikatuz, laguntza emateko eta ukatzeko behin betiko ebazpen-proposamena egin du, 2024ko uztailaren 24an. Proposamen horretan, honako hauek adierazten dira: dirulaguntza ematea proposatzen duten eskatzaileen zerrenda, zenbatekoa, ebaluazioa, dirulaguntza emateko jarraitu diren balorazio-irizpideak eta ukatzeko arrazoiak. 2024ko uztailaren 29an, ebazteko ardura duen organo honek behin betiko ebazpen-proposamena jaso du.

Hori kontuan hartuta, baita Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoen txostena, eta kontuan hartuta abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola, erakunde baimendu bakarra den aldetik, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatutako laguntzak ordaintzea,

Kontuan izanda lehen azaldutakoa

Lehenengoa. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduan araututako laguntzak ematea, ebazpen honen I. eranskinean aipatutako erakunde eskatzaileei. Eranskin horretan, honako hauek zehazten dira: erakunde onuraduna, diruz lagunduko den proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura onartutako laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 7.501.462,61 eurokoa da.

Bigarrena. Aitortzea ebazpen honen II. eranskinean aipatutako erakunde eskatzaileei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduan araututako laguntzak jasotzeko eskubidea. Eranskin horretan, honako hauek zehazten dira: erakunde onuraduna, diruz lagunduko den proiektua, diruz laguntzeko moduko gastuaren zenbatekoa eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura (LGENF) onartutako laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 4.154.515,53 eurokoa da.

Hirugarrena. Ukatzea ebazpen honen III. eranskinean aipatutako erakunde eskatzaileei Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 5eko Aginduan araututako laguntzak, eta ukazioaren zioak eranskin horretan zehaztuko dira.

Laugarrena. Jarduerak edo inbertsioak gauzatzeko epea beranduenez ere 2025eko abenduaren 31n bukatuko da, eta diruz lagundu daitezkeen kostutzat 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen inbertsioak eta/edo gastuak baino ez dira hartuko. Salbuespen gisa, gauzatze-epe hori luzatzen duten luzapenak eman ahal izango dira, betiere luzapena behar bezala justifikatzen bada eta jarduerak eta/edo inbertsioak amaitu baino hilabete lehenago eskatzen bada.

Laguntzaren justifikazioa eta ordainketa 2024ko martxoaren 5eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz egingo da.

Baimenak edo lizentziak behar diren kasuetan, horiek lortzea ezinbesteko baldintza izango da laguntza kobratzeko.

  1. eranskinean, informazioari, publizitateari eta ikusgarritasunari buruzko 2022/129 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 2. apartatuan, adierazitakoaren arabera, pertsona onuradunek LGENFtik jasotako laguntzari buruzko informazio publikoa eman behar dute, eranskin horretan adierazitako moduan.

    Onartutako proiektua ezarritako epeetan egiten ez bada, edo epe horretan gauzatu izanaren egiaztagiriak aurkezten ez badira, onuradunek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko dute eta, hala badagokio, agindu arautzailearen 20. oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedura jarriko da abian.

    Lagundutako proiektua betetzen ez bada, edo laguntza ematea ekarri duten betekizunak eta baldintzak betetzen ez badira eta, bereziki, laguntza jaso duten inbertsioei inbertsioa egin eta gutxienez ondorengo 5 urteetan eusten ez bazaie, laguntzak eten egingo dira, eta, hala badagokio, eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira, osorik edo zati bat.

    Bosgarrena. Deialdia egiten duen aginduaren 15. oinarriaren 5. apartatuan xedatutakoaren arabera, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio landa-garapenaren arloan eskumena duen saileko titularrari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, edo edozein unetan, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 13a.

    Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,

    RAÚL PÉREZ IRACHETA.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.