Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 7koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu den Enplegu Publikoaren Atarian 2024ko ekainaren 7ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzen da, epaimahai kalifikatzaileak izendatzen dira eta merezimenduak alegatzeko epea irekitzeko eguna ezartzen da, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko ekainaren 16ko Aginduaren I. eta II. eranskinetan eta 2024ko martxoaren 5eko Aginduaren II. eranskinean adierazitako lanpostuetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 2904
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/06/07
  • Argitaratze-data: 2024/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen Erabakiarekin (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko ezohiko prozesuetarako oinarri orokorren 6.2 apartatuarekin (oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez onartu ziren), honako hau

Iragartzea 2024ko ekainaren 17an Enplegu Publikoaren Atarian argitaratu dela https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko ekainaren 7ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartzen da, epaimahai kalifikatzaileak izendatzen dira eta merezimenduak alegatzeko epea irekitzeko eguna ezartzen da, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2023ko ekainaren 16ko Aginduaren I. eta II. eranskinetan eta 2024ko martxoaren 5eko Aginduaren II. eranskinean adierazitako lanpostuetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 7a.

(Eskumenak eskuordetuta: Agindua, 2024ko urtarrilaren 23koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari eskuordetzen baitzaizkio zenbait eskumen. EHAA, 2024-02-02koa).

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.