Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 26ko Aginduaren bidez egindako laguntza-deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko berria. Agindu horren bidez egin zen Errioxa JDKko mahastietan uzta berdea egiteko laguntzak emateko 2024ko deialdia. Mahastiak Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako Lurralde Historikoan daude.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 3017
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/06/20
  • Argitaratze-data: 2024/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 26ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Errioxako Jatorri Deituraren mahastiak berdez biltzeko laguntzen 2024rako deialdia egin zen. Agindu horren 1. oinarriko 3. atalean ezartzen denez, laguntza horiek emateko hasieran milioi bat eta zortziehun mila (1.800.000,00) euroko zenbatekoa izango da 2024rako, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera. Era berean, eskaera onargarriei erantzuteko bideratutako finantza-beharrek hasieran esleitutako funts-erabilera hori gainditzen badute, hasierako aurrekontuko partida handituko da, guztira 1.500 hektareako gehieneko kopurua bete arte.

Alde horretatik, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak aurrekontu-kreditua gaitzeko espedientea ireki eta dagozkion izapideak egin ondoren, ezarritako kredituak handitzeko izapideak egin ditu. Horrela, aipatutako laguntza-programara bideratutako guztizko zenbatekoa lau milioi hirurehun eta laurogeita bost mila eta laurogeita sei euro eta laurogeita sei zentimokoa da (4.385.086,86 euro), 1.058,53 hektareako azalerari dagokiona.

Aurretik adierazitakoarekin bat etorriz, eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 23.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako luzapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

Azaldutako guztiagatik, honako hau

Argitara ematea «Agindua, 2024ko martxoaren 26koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden Errioxako Jatorri Deitura Babestuko mahastiak berdez biltzeko laguntzen 2024rako deialdia» egiteko baliabide ekonomikoen zenbateko berria: lau milioi hirurehun eta laurogeita bost mila eta laurogeita sei euro eta laurogeita sei zentimo (4.385.086,86 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 20a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.