Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, zeinaren bidez Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari helarazten baitzaio, dagozkion lan-kontratuak formalizatzeko, enplegua finkatzeko salbuespenezko zenbait prozesutan hautatutako pertsonen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboentzako hitzarmenean langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko. Prozesu horietarako deialdia Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 116
  • Hurrenkera-zk.: 2881
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/06/11
  • Argitaratze-data: 2024/06/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren prozesu hauek arautzeko: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez, enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuak iragarri ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboentzako hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostu hauek betetzeko:

Arte Grafikoetako laguntzailea.

Ikuztegiko laguntzailea.

Saileko gidaria.

Garbitzaileburua.

Garbitzailea.

Laborategiko garbitzailea.

Peoia.

Gaueko jagolea.

Itsasontziko arduraduna.

Inprimategiko arduraduna.

IVAPeko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen aipatutako prozesuetan hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda, eta, era berean, hogei eguneko epea ezarri zen, eskatutako baldintzak eta prozesuan zehar baloratutako merezimenduak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkezteko.

Ebazpen honen eranskinean agertzen diren hautatutako pertsona guztiek eskatu den dokumentazioa ezarritako epearen barruan aurkeztu dutenez, oinarri orokorren 16. apartatua betez, bidezko da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari helaraztea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen zerbitzurako lan-kontratuak formalizatu behar dituzten pertsonen zerrenda.

Hori guztia dela eta, honako hau

Lehenengoa. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari helaraztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen zerbitzurako lan-kontratuak formalizatzeko, enplegua finkatzeko salbuespenezko zenbait prozesutan hautatutako pertsonen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langile lan-kontratudunen kolektiboentzako hitzarmenean langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostu hauek betetzeko (prozesu horietarako deialdia Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren bidez egin zen):

Arte Grafikoetako laguntzailea.

Ikuztegiko laguntzailea.

Saileko gidaria.

Garbitzaileburua.

Garbitzailea.

Laborategiko garbitzailea.

Peoia.

Gaueko jagolea.

Itsasontziko arduraduna.

Inprimategiko arduraduna.

Zerrenda horiek ebazpen honen eranskinean daude jasota.

Bigarrena. Hautatutako pertsonek 2024ko uztailaren 1ean sinatu beharko dituzte lan-kontratuak.

Ezarritako egunean kontratua sinatzen ez duenak deialditik eratorritako eskubide guztiak galduko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako lan-kontratudun finko izateko, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Funtzio Publikoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 11.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.

(Ikus .PDF)