Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait laborategi izendatzen baitira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 16ko Aginduan aipatzen diren kontrol ofizialetarako laginen analisiak egiteko -agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten da-.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2112
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/04/22
  • Argitaratze-data: 2024/05/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Europar Batasuneko araudiarekin bat etorriz, Batasuneko estatuek zaindu egin behar dute pentsuei eta elikagaiei buruzko legeria eta animalien osasunari eta ongizateari buruzko araudia betetzen direla, eta jarraipena egin eta egiaztatu behar dute enpresek arau horietan ezarritako baldintzak betetzen dituztela ekoizpenaren, transformazioaren eta banaketaren etapa guztietan. Horretarako, kontrol ofizialak ezarri behar dituzte.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko martxoaren 15eko (EB) 2017/625 Erregelamenduaren xedea da kontrol ofizialetan gorde behar diren arau orokorrak ezartzea, arauak betetzen direla ziurtatzeko; izan ere, erregelamendu hori elikagaien eta pentsuen legedia eta animalien osasunari eta ongizateari, landareen osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egiten diren kontrolei eta jarduera ofizialei buruzkoa da.

Espainiako Estatuan, elikakatearen kontrol ofizialerako planen diseinua eta aplikazioa Elikagaien Segurtasunari eta Nutrizioari buruzko uztailaren 5eko 17/2011 Legean daude araututa, funtsean. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko 17/2008 Legeak 101.2 artikuluan ezartzen duenez, euskal administrazio publikoek ezarriko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzi edo merkaturatutako nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuetarako kontrol-planak, arriskuei aurre egiteko eta ekintzen koordinazio-printzipioak betetzeko.

Aurrekoa aplikatzeko, Elikagaien Katea Kontrolatzeko Plan Nazionalaren jarraibide orokorrekin koordinatuta eta harekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoan Nekazaritzako Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onartu zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 16ko Aginduaren bidez. Horrez gainera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2021eko apirilaren 14ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana eguneratu da.

Goian aipatutako aginduaren ebazpen-ataleko laugarren zenbakiaren arabera, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako zuzendariaren ebazpena beharko da laborategi berriak izendatzeko, edo dagoeneko izendatuta dauden laborategiei kontrol edo analitika berriak esleitzeko, edo, hala badagokio, izendapen horiek baliogabetzeko. Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira, eta Estatuko Administrazio Orokorrari haien berri eman beharko zaio.

Aurreko hori guztia aplikatzeko, 2021eko maiatzaren 26an (2021eko EHAA, 102. zk.), Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez laborategi batzuk izendatzen baitira 2016ko irailaren 16ko Aginduan aipatzen diren kontrol ofizialetarako laginen analisiak egiteko 2016ko irailaren 16ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten baita.

Aurrekoa gorabehera, laborategi berriak eta haien analisi-teknikak sartu direnez, beharrezkoa da izendatutako laborategien zerrenda berria izendatzea eta argitaratzea, 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpenaren bidez argitaratutakoaren ordez.

Horrenbestez, hau

Lehenengoa. I. eta II. eranskinetan adierazitako laborategiak laborategi ofizial izendatzea, kontrol ofizialen eta bestelako jarduera ofizialen ondoriozko laginen analisiak, entseguak eta diagnostikoak egiteko, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko martxoaren 15eko (EB) 2017/625 Erregelamenduaren 37. artikuluarekin eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 16ko Aginduaren ebazpen-ataleko laugarren zenbakiarekin (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten da).

Bigarrena. I. eranskineko laborategien izendapenak irismen hau du: egiaztapen-espedienteko eranskin teknikoan kontrol ofizialeko laginetarako jasota dauden entsegu guztiak eta zerbitzu-zorroan bestelako jarduera ofizialen ondoriozko laginetarako jasota dauden entsegu guztiak.

Hirugarrena. II. eranskineko laborategien izendapenak irismen hau du: laborategiaren zerbitzu-zorroan bestelako jarduera ofizialen ondoriozko laginetarako jasota dauden entsegu guztiak.

Laugarrena. Izendatutako laborategiek konpromiso hauek hartzen dituzte:

  1. Egiaztapenerako eranskin teknikoan adierazitako teknikei, matrizeei eta analitoei eustea, eta nekazaritza eta abeltzaintzako eskumena duen zuzendaritzari eranskin tekniko horretan egiten duten edozein aldaketaren berri ematea.

  2. Beharrezkoak diren mekanismoak izatea koordinazio eta elkarlan efizientea eta eraginkorra bermatzeko laborategiaren eta agintaritza eskudunaren artean, bai eta laborategiaren eta Erreferentziazko Laborategi Nazionalaren (ELN) artean ere, halakorik badago.

  3. ELNk edo halakorik ez badago, Europar Batasuneko Erreferentziazko Laborategiak, EB-EL antolatzen dituen laborategien arteko konparazio-entseguetan (gaitasun-entseguak) parte hartzea, izendapenaren xede izan diren entsegu-prozedurekin, prozedura horien gaitasun teknikoa frogatzeko.

  4. Laborategi pribatuen kasuan, erantzukizun zibil profesionaleko asegurua edo bestelako berme baliokidea izatea, zerbitzua ematean hartzailearen edo hirugarren baten osasunean edo segurtasunean edo hartzailearen segurtasun finantzarioan eragin ditzaketen kalteak estaltzeko.

  5. Organo eskudunari eskatzen dituen datuak eta dokumentuak ematea, organo horrek egiazta dezan laborategiak ezarritako betekizun galdagarriak betetzen dituela eta ikus dezan zer jarduera egin dituen.

  6. Nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzari kontrol ofizialetan edo bestelako jarduera ofizialetan hartutako laginekin egindako analisi, entsegu edo diagnostikoen emaitzak jakinaraztea berehala, gizakien osasunerako, animalien osasunerako edo landare-osasunerako arriskuren bat adierazten badute, edo, GEOei eta produktu fitosanitarioei dagokienez, ingurumenerako arriskua edo ez-betetzeren baten probabilitatea adierazten badute.

  7. Inpartzialtasuna eta interes-gatazkarik eza ziurtatzea laborategi ofizial gisa dagozkien eginkizunak betetzeari dagokionez.

  8. Gardentasun- eta konfidentzialtasun-printzipioak bermatzeko beharrezkoak diren mekanismoak edukitzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko martxoaren 15eko (EB) 2017/625 Erregelamenduan adierazitakoaren arabera.

    Bosgarrena. Nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzak laborategiari izendapena osoki edo partzialki kenduko dio, neurri zuzentzaile egokiak hartzen ez baditu egoera hauetako edozein agerian uzten duen auditoria edo ikuskaritza baten emaitza ikusita:

  1. Izendatua izateko finkatutako baldintzaren bat betetzeari uztea.

  2. Ebazpen honen ebazpen-ataleko 3. zenbakian adierazitako konpromisoak ez betetzea.

  3. Laborategien arteko konparazio-probetan eskatutako mailara ez iristea.

  4. Laborategiak kontrol ofizialak egiteko laborategiaren izendapena baliogabetzeko eskatzea.

    Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta Estatuko Administrazio Orokorrean arlo horretan eskumena duen ministerioari jakinaraztea.

    Zazpigarrena. Ondoriorik gabe uztea Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2021eko maiatzaren 5eko Ebazpena, zeinaren bidez laborategi batzuk izendatzen baitira 2016ko irailaren 16ko Aginduan aipatzen diren kontrol ofizialetarako laginen analisiak egiteko 2016ko irailaren 16ko Agindua, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten baita.

    Zortzigarrena. Ebazpen honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Bederatzigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 22a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    JORGE GARBISU BUESA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.