Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 1ekoa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Enplegu Publikoaren Atarian 2024ko abuztuaren 1eko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako behin-behineko kalifikazioen zerrenda eta prozesu horietan deitutako lanpostuei dagozkien epaimahai kalifikatzaileen erabakiak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3899
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/08/01
  • Argitaratze-data: 2024/08/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen 2022rako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen Erabakiarekin (Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratua) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako enplegua finkatzeko ezohiko prozesuetarako oinarri orokorren 6.2 apartatuarekin (Oinarri horiek Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez onartu ziren), honako hau

Iragartzea 2024ko abuztuaren 9an argitaratuko dela Enplegu Publikoaren Atarian, https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ helbide elektronikoan, Giza Baliabideen zuzendariaren 2024ko abuztuaren 1eko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratudun langileen enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan behin-behineko kalifikazioen zerrendak eta prozesu horietan deitutako lanpostuei dagozkien epaimahai kalifikatzaileen erabakiak onartzen dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 1a.

(EE: Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariari zenbait eskumen eskuordetu zizkion, 2024ko urtarrilaren 23ko Aginduaren bidez, 2024-02-07ko EHAA)

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.