Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 4koa, Industriako sailburuordearena, Elkartek programaren 2023ko deialdiaren barruan diruz lagundu daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasea ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3957
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/07/04
  • Argitaratze-data: 2023/08/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eragile zientifiko-teknologikoek eskabideak eta dokumentazio osagarria aurkeztu dituzte, 2023ko Elkartek programaren I. faseari heltzeko. Bada, horiek guztiak aztertu dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduak Elkartek programaren barruan diruz lagundu daitezkeen proiektuetarako eskabideen I. fasearen deialdia egin zuen 2023ko ekitaldirako. Horrez gain, Aginduak Elkartek elkarlaneko ikerketarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu zituen.

Eragile zientifiko-teknologikoek eskabideak eta gainontzeko agiriak aurkeztu dituzte programa hori arautzen duen 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz.

Elkartek programan diruz laguntzeko modukotzat hartzen dira elkarlaneko oinarrizko ikerketa-proiektuak, industria-ahalmen handia duten ikerketa-proiektuak eta interes berezikoak diren ekintza osagarriak, baldin eta 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak eta esparruak betetzen badituzte.

Proiektuak honela hautatzen dira (I. fasea): dirulaguntza jaso dezakeen proiektu mota bakoitzean norgehiagoka aplikatzen da, aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta Aginduaren 16. artikuluan ezartzen diren irizpideak eta prozedurak betez.

Proiektuak onartuko dira, baldin eta 16.2. artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa gainditzen badute.

Halaber, 16.3. artikuluak ezartzen du ezen, 7.4 artikuluan xedatzen den bezala, puntuaziorik onena duten proiektuei emango zaiela dirulaguntza, aurrekontu-partida agortu arte.

Beraz, proiektuak aurreko 16.2. puntuko irizpideen arabera hautatua izateko puntuazioa lortu izanak ez luke bermatuko hautatutako proiektua diruz lagunduko denik.

Ebaluazio Organoak, Aginduan ezarritakoa betez, aurkeztutako eskabideak baloratu ditu eta diruz laguntzeko hautatzea proposatzen den proiektuak helarazi dizkio Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari. Proposamen arrazoitu horretan, hautatzea proposatzen den proiektuen zerrenda dago, bakoitzari buruz honako hauek adierazita: ebaluazioan lortutako puntuazioa, onartutako aurrekontua eta proiektua gauzatzeko epea. Ebazpen-proposamenaren barruan, halaber, deialdiko betekizunak ez betetzeagatik baztertzea proposatzen den eskabideen zerrenda jasoko da, baztertzea proposatzeko arrazoiak eta ebaluazioan lortutako puntuazioa zehaztuta.

Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, 2023ko ekainaren 16ko EHAAn argitaratu den Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 31ko Aginduaren bitartez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen abstentzioa aitortzen da eta Industriako sailburuordea haren ordezko izendatzen da Elkartek programaren 2023ko deialdiko I. fasea ebazteko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluak aurreikusten duenez, eskubide edo interes legitimoak kaltetzen dituzten egintzen kasuan, Administrazioak egintzaren edukiaren eta interesdunek, ezartzen den epean, egintza horren eduki osoaren berri izateko eta horren berri jasota gera dadin agertu ahal izango diren lekuaren laburpen bat argitaratuko du dagokion aldizkari ofizialean. Horretarako, eta ebazpen honek arriskuan jarri behar ez dituen jabetza industrialaren eskubideak babesteko, eskabide bakoitzaren inguruabar bereziak banan-banan helaraziko dira prozedura gauzatzen den egoitza elektronikoaren bidez.

Aipatu diren legezko manuak eta oro har eta bereziki aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertu ondoren, Industriako sailburuordeak, maiatzaren 31ko Aginduak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Elkartek deialdira aurkeztu zenuen proiektuaren emaitza jakinaraztea ebazpen honen eranskinean.

Bigarrena. Proiektuak hautatu eta baztertzea, «Diruz lagundu daitezkeen proiektuen zerrenda» / «Baztertutako proiektuen zerrenda» agirian azaldu bezala. Agiri hori deskargatzeko eta kontsultatzeko, zure proiektura sartu behar duzu, helbide honetan:

https://www.spri.eus/laguntzak/elkartek/

Hirugarrena. I. fasean diruz lagundu daitezkeen proiektu gisa hautatutako proiektuak sailkatzeko gutxieneko nota 65 puntuan ezartzea.

Ezarritako puntuazioa bera edo hortik gorako nota lortzen duten proiektuei emango litzaieke dirulaguntza, aurrekontua agortu arte, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan Elkartek programaren 2023ko deialdirako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera.

Legeak aurreikusten dituen aurrekontu-aldaketak onartuko balira, diruz laguntzeko hautatzea proposatzen den proiektuen zerrenda, I. fasean onartu dena, berrikusi egingo litzateke, eta gutxieneko nota berri bat ezarriko litzateke.

Laugarrena. Azpimarratzea, onar daitezkeen proiektuak hautatzeko I. fasearen ebazpenak ez duela automatikoki bermatzen hautatutako proiektuei laguntzak ematea, fase horretan zenbait baldintza egongo baitira:

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzako titularraren ebazpen bidez II. faseko deialdia argitaratzea, 2023ko urtarrilaren 18ko Aginduaren 11.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Dagokion laguntza-eskabidea aurkeztea, agindu honen 18. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Agindu honetan ezarritako betekizun guztiak betetzea.

  1. faseko deialdian kreditu nahikoa egotea.

    Ebazpen honek ez dionez amaiera ematen administrazio-bideari, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak.

  1. faseari amaiera ematen dion ebazpena EHAAn argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaie entitate eskatzaileei.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 4a.

    Industriako sailburuordea,

    MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.

    (Ikus .PDF)