Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko uztailaren 4koa, Ikastetxe eta Plangintza zuzendariarena, 2022-2023 ikasturtean batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3477
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/07/04
  • Argitaratze-data: 2023/07/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 15eko 35/2011 Dekretuak, zeina otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatu baitzuen, Batxilergoko Sari Bereziak arautu eta haiek emateko baldintzak ezartzen ditu.

Azaroaren 29ko 145/2022 Dekretuak 8.1 artikulua aldatu zuen, eta ezartzen du Batxilergoko Sari Berezia lortzen dutenek horren egiaztagiria jasoko dutela eta 1.200 euroko dirulaguntza gordina emango zaiela gailu digitalak erosteko.

Dekretu horri jarraikiz, Hezkuntza Sailak saria eman nahi izan die helburu horiek lortzeko nabarmenen lanean aritu diren horiei, eta 2022-2023 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin du, Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez (2023ko apirilaren 19ko EHAA).

Hori dela eta, probak egin ondoren, eta epaimahaiak proposatuta, hau

  1. 2022-2023 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari bereziak esleitzea, 2022-2023 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deia egiten duen 2023ko apirilaren 4ko Aginduaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera.

  2. Saria jaso duten ikasleen zerrenda argitaratzea; eranskinean jaso da zerrenda.

  3. Ebazpena eta ikasle sarituen behin betiko zerrenda Hezkuntza Sailaren web-orrian jartzea, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko uztailaren 4a.

    Ikastetxe eta Plangintza zuzendaria,

    EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.