Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urtarrilaren 11koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko 2022ko ohorezko aipamenak emateko prozesua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 366
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/01/11
  • Argitaratze-data: 2023/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Segurtasun Sailak ohorezko aipamenak egin ahal izango dizkie beren betebeharrak betetzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileei. Ohorezko aipamen horiek merituzko ekintzen arrisku-ezaugarri bereziak, nekagarritasuna, ekimen profesionala eta gizarte-garrantzia kontuan hartuta emango dira, ofizioz edo, bestela, partikularren, langileak kide diren enpresen edo segurtasun pribatuarekin zerikusia duten beste erakunde batzuen ekimenez.

Segurtasuneko sailburuordeari dagokio ohorezko aipamen horiek ematea, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 14.3.h) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduak, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoak, ohorezko aipamenak emateko prozedura onartzen du. Hala, segurtasun pribatuko langileei, ohorezko kondekorazioak eta ohorezko sariak jasotzeko eskubidea aintzatesten die; segurtasun pribatuko enpresei, diplomak jasotzekoa; eta pertsona fisikoei, instituzioei, korporazioei, erakundeei eta establezimendu publikoei nahiz pribatuei, ohorezko plakak jasotzekoa.

Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduaren 8.2 artikuluak ezarritakoa betetzeko, ebazpen honen bidez, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan 2022ko ekitaldiari dagozkion ohorezko aipamenak emateko prozesua iragartzen da.

Hori guztia dela eta, honako hau

Lehenengoa. Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan 2022ko ekitaldiari dagozkion ohorezko aipamenak emateko prozesua iragartzea honako lau modalitate hauetan:

  1. Ohorezko kondekorazioa.

  2. Ohorezko saria.

  3. Diploma.

  4. Ohorezko plaka.

    Bigarrena. Aipamenak emateko prozedura, horien xedea eta helburua, horiek emateko balorazio-irizpideak, eta halakoak jasotzeko pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharreko betekizunak eta aurkeztu beharreko agiriak Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduan finkatuta daude, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoan.

    Hirugarrena. Nolanahi ere, proposamena egiten duenak bere burua identifikatu behar du; proposatutako pertsona edo entitatea zehaztu eta, segurtasun pribatuko langilea bada, lan egiten duen segurtasun enpresa identifikatu; proposatzen den aipamenaren kategoria (ohorezko kondekorazioa, ohorezko saria, diploma edo ohorezko plaka); proposamena arrazoitzen duten ekintzak azaltzeko memoria eta, halakorik balego, horren frogagarri den dokumentazioa.

    Laugarrena. Modalitate guztietako aipamen-proposamenak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 30ean bukatuko da.

    Bosgarrena. Eskabideak honako leku eta era hauetan aurkeztu behar dira:

  1. Pertsona fisikoek bai aurrez aurre bai modu elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:

    Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako bulegoetan (Zuzenean) aurkeztuko dira: Bizkaia (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao); Gipuzkoa (Andia 13, 20003 Donostia / San Sebastián), eta Araba (Ramiro Maeztu 10 behea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

    Modu elektronikoa: Eskaerak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira egoitza elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1042608

    Bide elektronikoa erabiliz gero, gune honen bitartez egin beharko dira eskaeraren ondorengo izapideak: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

    Eskaera izapidetzeko edota dokumentazioa aurkezteko aukeratutako bideak (aurrez aurrekoa edo elektronikoa) ez dakar prozedurako hurrengo izapideetan ere nahitaez bide hori bera erabili behar izatea. Edozein momentutan alda daiteke bidea.

  2. Pertsona juridikoek bide elektronikoa baino ez dute erabiliko eskabideak aurkezteko, lehen aipatu dugun egoitza elektronikoan.

    Seigarrena. 2023ko ekainaren 14an emango dira ohorezko aipamenak, Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Egunean.

    Zazpigarrena. Aipamen-proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren, Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduaren 8.4 artikuluan jasotako ebaluazio-batzordea deituko da, ohorezko aipamenen eskaerak baloratzeko eta horiei buruzko ebazpen-proposamena egiteko.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko urtarrilaren 11.

    Segurtasuneko sailburuordea,

    RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.