Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 4koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2023ko otsailaren 21eko Aginduaren babesean emandako laguntzen zerrenda. Agindu horren bidez, Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko 2023. urterako Programaren onuradunek atzerriko zentroetan egindako egonaldietan izandako ostatu-gastuak finantzatzeko emandako laguntzen deialdia egiten da (2022ko uztailaren 4ko EHAA, 128. zk.).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 4777
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/04
  • Argitaratze-data: 2023/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Deialdi-aginduaren 11. artikuluak ezartzen duenez, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez esleituko dira emandako laguntzak eta horien zenbatekoak, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hilabeteko epean. Ebazpena https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/ egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da, eta, publikotasun-ondorioetarako, emandako laguntzen zerrenda EHAAn argitaratuko da, dirulaguntza emateko ebazpena Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taulan argitaratzen denetik 6 hilabeteko epean.

Deialdia 2023ko apirilaren 19an ebatzi da, eta egun berean argitaratu zen, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan. Beraz, emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Hori dela eta, honako hau