Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko urriaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita agortu egin dela desgaitasuna duten pertsonentzat enplegu-zentro berezietan lan egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzak finantzatzeko 2023ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua. Laguntza horiek arautzen ditu 168/2019 Dekretuak, urriaren 29koak, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 5203
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/10/26
  • Argitaratze-data: 2023/11/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2023ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. Kapituluko 3. Ataleko 2. Azpiatalean aurreikusitako laguntzen 2023rako deialdia. Dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 47.1 artikuluan ezartzen denez, aurkeztutako hurrenkeraren arabera aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera berean emango dira laguntzak. Era berean, artikulu berak adierazten du aurrekontu-kreditua agortzen bada, zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emango dela horren berri EHAAn, eta egiteke dauden eskabideen dirulaguntzak ukatuko direla. ukatuko direla.

Era berean, aipatutako dekretuaren 45. artikuluak eta 2023rako laguntzen deialdiaren 2. artikuluak xedatzen dutenez, aurrekontu-ekitaldian eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoak ez du gaindituko deialdian aurreikusitako aurrekontu-kredituaren zenbatekoa, ez eta deialdiaren gehikuntzaren ondoriozkoa ere, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez indarrean dagoen legediaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Aldaketen jakinarazpenak argitaratuko dira.

Halaber, laguntzen deialdiaren 2. artikulu horretan jakitera ematen da zein den 2023ko deialdi horretarako esleitutako kredituaren zenbateko osoa.

168/2019 Dekretuko (urriaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa), II. Kapituluko 3. Ataleko 2. Azpiatalean aurreikusitako desgaitasuna duten pertsonentzat enplegu-zentro berezietan lan egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea 168/2019 Dekretuko II. Kapituluko 3. Ataleko 2. Azpiatalean (168/2019 Dekretua, urriaren 29koa, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa) aurreikusitako desgaitasuna duten pertsonentzat enplegu-zentro berezietan lan egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzak finantzatzeko 2023rako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2023ko uztailaren 12an, 14:31n aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.