Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko otsailaren 22koa, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarena, 2023rako 2030 Agenda Bonuen Programa izeneko dirulaguntzak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 43
- Hurrenkera-zk.: 1138
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/22
- Argitaratze-data: 2023/03/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuak 2030 Agenda Bonu Programa izeneko dirulaguntzak arautzen ditu. 2030 Agendaren arloko proiektuetarako dirulaguntzak dira, euskal elkarte-sareko erakundeek 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin erlazionatuta (aurrerantzean GJH) garatutako dibulgazio-, hezkuntza-, prestakuntza edo partaidetza-ekintzak sustatzeko eta ugaltzeko errefortzu gehigarri gisa.
Dekretu horren 6. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da dirulaguntza horietarako deialdia egitea 2023rako. Dirulaguntza horiek Lehendakaritzaren 2023rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2023ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez onartu zen, eta honako helbide honetan argitaratu zen: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/proiektua/lehendakaritzaren-2023ko-diru-laguntzen-plan-estrategikoa/
Horrenbestez, hau
Ebazpen honen xedea da 2023rako 2030 Agenda Bonuen Programa izeneko dirulaguntzen deialdia egitea, 2030 Agenda Bonuen Programa izeneko dirulaguntzak arautzen dituen otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuan ezarritako baldintzak bete eta dirulaguntza horiek eskuratu nahi dituzten entitateentzat.
Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko osoa 500.000 eurokoa da, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2023rako Aurrekontu Orokorren kargura.
Eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio- eta sinadura elektronikoko sistemetako bat erabiliz (https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak).
Deialdiko laguntzak jasotzeko eskabideak bide elektronikoz egingo dira, https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1210402 webgunean eskuragarri dagoen eredu normalizatuan.
Eskabidearen ondorengo izapideak, jakinarazpenak eta justifikazioak barne, Euskadiko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren «nire karpeta» bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Ordezkari baten bidez elektronikoki ere izapidetu ahal izango da, eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordetzeen Erregistro elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://euskadi.eus/ordezkariak
Eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Diruz lagundutako proiektua 2023an hasi beharko da, eta urte horretako azaroaren 15ean amaituta egon beharko du.
2022ko otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 11.2 artikuluan aipatzen den ebaluazio-batzordeak, zeinak aztertu eta ebaluatuko baititu dirulaguntza-eskabideak, honako pertsona hauek osatuko dute:
Asier Aranbarri Urzelai, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria, batzordeburua izango dena.
Mikel Meneses Arenas, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordekide izango dena.
Ianire Abad Peña, Berrikuntza Sozialaren Zuzendaritzako teknikaria, batzordeko idazkari izango dena.
Otsailaren 15eko 23/2022 Dekretuaren 11.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, ebaluazio-batzordeak Lehendakaritzako berdintasunerako administrazio-unitateko berdintasun-teknikariaren aholkularitza aditua izango du, eta hitza izango du, baina botorik ez.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 22a.
Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia,
JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)