Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako enplegua finkatzeko salbuespenezko hainbat prozesutan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen dituzten 2023ko otsailaren 9ko Ebazpen guztietan (2023ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1037
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/21
  • Argitaratze-data: 2023/02/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2023ko otsailaren 9ko Ebazpenetan, zeinen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako enplegua finkatzeko salbuespenezko hainbat prozesutan parte hartzeko onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartzen baitira (2023ko otsailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 38. zk. argitaratuak). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Zuzentzen diren ebazpenak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuei buruzkoak dira, honako kategoria hauei dagozkienak:

Kontserbatzailea.

Laborategiko laguntzailea

Kaizainburua.

Kaizaina.

Mekanikaria

Mekanikari gainbegiralea.

Medikua (dopinaren aurkako euskal agentzia).

Praktiketako monitorea.

Peritu judiziala.

EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna.

Mantentze-lanetako arduraduna.

Histopatologiako teknikaria.

Laborategiko teknikaria.

Laborategiko teknikari fakultatiboa.

Mantentze-lanetako teknikaria.

Justizia administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea.

Ibaiondo heziketa-zentroko gizarte-langilea.

Justizia administrazioko organo tekniko laguntzaileetako hezitzailea.

Justizia administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa.

Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa.

Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea.

  1. artikuluan,

    Hau dio:

    Baina hau esan behar du:

    Agindua ematen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren otsailaren 21eko Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 21a.

    Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

    MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (21)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.