Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko otsailaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita ehizatzeko gaitasun-azterketaren 2023ko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 29
  • Hurrenkera-zk.: 707
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/02/01
  • Argitaratze-data: 2023/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretua betez,

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-azterketaren 2023ko deialdia egitea.

Bigarrena. Eskabideak online formalizatuko dira, Internet bidez, urrats hauei jarraituz:

  1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web-orrian sartu, eskabidearen sekzioan edo zuzenean helbide honetan: https://www.nasdap.net/solexamcaza

  2. Dagokion eskabide-inprimakia bete.

  3. Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira azterketarako inskribatutzat joko inskripzio-epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.

    Hirugarrena. Azterketa-eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2023ko martxoaren 10ean amaituko (biak barne).

    Laugarrena. Azterketan, test motako 31 galderako galdera-sorta bat erantzun beharko da, gehi erreserbako hiru galdera, horietakoren bat baliogabetuko balitz ere. Gainditzeko, gutxienez 24 galdera asmatu beharko dira. Gehienez 50 minutu izango dira azterketa egiteko. Azterketako gaitegia Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuaren II. eranskinekoa izango da.

    Bosgarrena. Hauek dira azterketa egiteko lekua, eguna eta ordua:

    Eguna: 2023ko apirilaren 22a.

    Ordua: 10:00ak.

    Lekua: Europa Biltzar Jauregia Olarizu Aretoa.

    Gasteiz hiribidea 85, 01009 Vitoria-Gasteiz, Araba.

    Seigarrena. Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

    Batzordeburu titularra: Luis María Calzada Argote, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Ataleko burua.

    Ordezko batzordeburua: Ismael Carro Gómez, Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioko presidentea.

    Kide titularra: Ainhoa María Ubillos Mendiluce, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Ehiza eta Arrantza Ataleko teknikaria.

    Ordezko kidea: Juan Antonio Sarasketa Arregui, Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioko idazkaria.

    Idazkari titularra: Carlos Marín Ruiz, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Idazkaritza Teknikoko zerbitzuburua.

    Ordezko idazkaria: Joseba Amurrio Urraca, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Administrazio Kudeaketa Ataleko burua.

    Zazpigarrena. Azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 11,33 eurokoa izango da.

    Zortzigarrena. Hau izango da ebazpen-prozesua:

  1. Epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari bidaliko dio, azterketa egiten den egunetik zazpi egun naturaleko gehieneko epean, azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen proposamena.

  2. Proposamen horren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak behin-behineko zerrenda argitaratuko du, proposamena jaso eta gehienez astebetera. Behin-behineko zerrenda hori Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien web-orrietan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web-orrian emango da argitara.

  3. Interesdunek probaren zenbait galderaren baliozkotasuna aurkaratzen ahalko dute, proba egiten den egunetik gehienez hiru egun naturaleko epean.

  4. Aurkaratze horiek hiru egun naturaleko epean ebatziko dira, jasotzen direnetik aurrera. Ondoren, behin betiko zerrenda zazpi egun naturaleko epean argitaratzeko aginduko du Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak.

  5. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Proba gainditzen duten izangaien zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundien web-orrietan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web-orrian.

    Bederatzigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 1a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    JORGE GARBISU BUESA.