Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko otsailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, sarrerako kategorian, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizunarekin, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 39
- Hurrenkera-zk.: 1034
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/02/16
- Argitaratze-data: 2023/02/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuak. Agindu hori, berriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako beste agindu baten bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, Sarrerako kategorian, sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.
Hautaketa-prozesuari aplikatuko zaion hamahirugarren oinarri orokorrak ezartzen duenez, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du, eta, hor, agindua emango da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko. Baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adierazi beharko da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko otsailaren 16a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: EBAZPENA, 2023ko martxoaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, sarrerako kategorian, nahitaezko 4. hizkuntza-eskakizunarekin, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onartzen dituen 2023ko otsailaren 16ko Ebazpenean (2023ko otsailaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua).
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako azpieskalan sartzeko hautaketa-prozesuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.