Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko martxoaren 9koa, Arreta Soziosanitarioko zuzendariarena, osasun-arloan lurraldeko koordinazio soziosanitarioko eginkizunak beren gain hartuko dituzten pertsonak izendatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 55
- Hurrenkera-zk.: 1379
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/09
- Argitaratze-data: 2023/03/20
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuan (2022ko abenduaren 22ko EHAA, 243. zk.) gobernantza soziosanitarioaren definizioa eta lurralde-artikulazioa ezartzen da, eta, bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsultarako eta parte-hartzerako organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarrituta.
Kontuan hartu dira abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. atala, lurralde-eremuaren eta kudeaketa-mailaren arabera banatutako koordinaziorako figurei dagokienez, eta bereziki 42.4 artikulua, osasun-arloan lurraldeko koordinazio soziosanitarioaren figura bere gain hartzen duten pertsonak Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak izendatuko dituela ezartzen duena.
Azaldutako guztia kontuan hartuta, honako hau
Lehenengoa. Pertsona hauek izendatzea lurraldeko koordinazio soziosanitarioko eginkizunak betetzeko osasun-arloan eta adierazitako lurralde historikoan:
Ana Calvo Aguirre, Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari medikoa (Osakidetza), Gipuzkoako lurralde historikoko osasuneko koordinatzaile izendatzen da.
Amaia Sáenz de Ormijana, Arabako ESIko (Osakidetza) Arreta Integratuko Zuzendaritzaren laguntzailea, Arabako lurralde historikoko osasuneko koordinatzaile izendatzen da.
Ramón Herrería Laherrán, Santa Marina ospitaleko zuzendari medikoa (Osakidetza), Bizkaiko lurralde historikoko osasuneko koordinatzaile izendatzen da.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hirugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 9a.
Arreta Soziosanitarioko zuzendaria,
JOSE ANTONIO DE LA RICA GIMENEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko azaroaren 26koa, Arreta Soziosanitarioko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baita osasun-arloan lurralde-koordinazio soziosanitarioko eginkizunak bere gain hartuko dituen pertsona Bizkaiko Lurralde Historikoan.
- Ikus: EBAZPENA, 2024ko irailaren 30ekoa, Arreta Soziosanitarioko zuzendariarena, Gipuzkoako lurralde historikoan osasun-arloan lurraldeko koordinazio soziosanitarioko eginkizunak bere gain hartuko dituen pertsona izendatzen duena.
- Ikus: 150/2022 DEKRETUA, abenduaren 7koa, Euskadiko gobernantza soziosanitarioari buruzkoa.