Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2023ko martxoaren 31koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, hizkuntza-eskakizunik gabe, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 68
- Hurrenkera-zk.: 1685
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2023/03/31
- Argitaratze-data: 2023/04/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuak. Agindu hori, berriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 12an emandako beste agindu baten bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, sartzeko hautaketa-prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 16an.
2023ko otsailaren 16an, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez onartzen ziren hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrendak eta ezartzen zen baztertzea edo omisioa eragin zuten akatsak zuzentzeko hamar egun balioduneko epea.
Hautaketa-prozesuari aplikatzen zaion hamahirugarren oinarri orokorrak ezartzen duenez, erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, non onartuko baitira onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.
Ebazpen hori Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez onartutako oinarri orokorretako hamargarren oinarri orokorrean zerrendatutako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen bulegoetan eta hamabigarren oinarri orokorrean adierazitako Interneteko helbidean argitaratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko martxoaren 31.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: EBAZPENA, 2023ko otsailaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, sarrerako kategorian, hizkuntza-eskakizunik gabe, lehiaketa-sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Idazkaritza - Kontu-hartzailetzako azpieskalan sartzeko hautaketa-prozesuak, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko abenduaren 12koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen egonkortze-prozesuen oinarri orokorrak.