Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko martxoaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Baliabide Orokorren teknikariaren (Lakua) lanpostuan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1615
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/03/24
  • Argitaratze-data: 2023/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko irailaren 8an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren arautzeko nola bideratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko irailaren 13an.

Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko abenduaren 19an emandako Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Baliabide Orokorren teknikariaren (Lakua) lanpostuko salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horretako oinarri espezifikoak onartu ziren. Agindu hori ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2022ko abenduaren 22an.

Hautaketa-prozesuari aplikatuko zaion 10. oinarri orokorrak ezartzen du ezen, hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenden kontrako erreklamazioak egiteko epea igarota eta erreklamaziook ebatzita, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango duela, eta, hor, agindua emango dela argitara emateko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak. Zerrenda horietan, adieraziko da zein den hautagaiak baztertzeko arrazoia, hala dagokionean, bai eta hautagaiak zer modalitatetan onartu diren ere.

Era berean, merezimenduak alegatzeko epean, interesdunek lanposturen bat eskatu nahi badute adjudikatzeko betekizun espezifikoak dituena, alegatu egin beharko dute betekizun horiek betetzen dituztela. Gogorarazten da hautaketa-prozesu honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek dituztela:

B gidabaimena.

Era berean, merezimenduak alegatzeko epean, hautaketa-prozesuan parte hartzen dutenek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte baldin eta prozesuan parte hartzeko betekizun badira edota merezimendu modura alegatzen badira balora daitezen:

Hizkuntzen tituluak edo ziurtagiriak ez euskararenak, hizkuntza-eskola ofizialek ematen ez dituztenak (kopia soila).

Atzerrian lortutako tituluak eta haien homologazio-egiaztagiriak (kopia soilak), dela hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizun gisa alegatu direlako, dela merezimendu modura alegatzen direlako.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorretik edo haren erakunde autonomoetatik kanpo emandako zerbitzuen ziurtagiriak (kopia soila).