Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko maiatzaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2023ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 97
  • Hurrenkera-zk.: 2429
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/05/18
  • Argitaratze-data: 2023/05/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko maiatzaren 17ko bileran hartutako erabakiaren bidez, onartu egin du enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2023ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluaren n) letran xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Hori guztia dela-eta, hau

Lehenengoa. Argitara ematea enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2023ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2023ko maiatzaren 17ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu da deialdia, eta ebazpen honen eranskin gisa argitaratuta dago.

Bigarrena. Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartutako erabakiak ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko maiatzaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.; huts-zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zk.). Bada, dekretu horren II. kapituluaren 3. atalaren 2. azpiatalean arautzen dira, hain zuzen ere, desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzak. Laguntzen onuradun enplegu-zentro berezi hauek izan daitezke: Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako lantokietan diruz lagundu daitezkeen jarduketak egingo dituzten enplegu-zentro bereziak, betiere Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan gizarte-ekimeneko zentro bezala kalifikatuta eta inskribatuta badaude.

Dekretu hori aldatu egin du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak (irailaren 14ko EHAA, 176. zk.), eta organismo autonomo horren Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzari esleitu dio 168/2019 Dekretuaren II. kapituluko 3. atalean (Enplegurako laguntzak enplegu-zentro berezietan) araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Goian aipatutako dekretua indarraldi zehaztugabea duen xedapen orokor bat da. Dekretu horren 45. artikuluan berariaz xedatzen da honako hau: azpiatal honetan (2. azpiatala) jasotako dirulaguntza-deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabaki baten bidez egingo da, eta, hartan, alderdi hauek zehaztuko dira: finantzaketarako baliatuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa, zer alditan izan dezaketen dirulaguntza baliabide horien kargura diruz lagunduko diren inbertsioek, eskabideak aurkezteko epea, eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea.

Laguntza hauek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2023ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan daude aurreikusita. Erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2022ko abenduaren 21eko bileran hartutako Erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Plan hori Lanbideren webgunean dago argitaratuta: www.lanbide.euskadi.eus. Dirulaguntza horiek lagungarri dira «Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako enplegurako aukera-berdintasuna eta merkatu arruntean benetako laneratzea lortzeko tresnak indartzea» helburu estrategikorako, eta enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsioak finantzatzen dituzte.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen dekretu horren bidez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu ziren dirulaguntzetarako.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2023. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legeak esleitzen ditu laguntza hauek finantzatzeko guztizko baliabide ekonomikoak.

Dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da zein den urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko bideratutako kredituen zenbateko osoa, baita zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa ere.

Hori guztia aintzat hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2023ko maiatzaren 17ko bileran, onartu egiten du enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2023ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Hona deialdiaren ezaugarriak:

Aktibo ez-korronteen gaineko eta horiei lotutako laguntza teknikoetarako inbertsioetarako laguntzak ematea da deialdi honen xedea, enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako lanpostu egonkorrak sortze aldera, baldin eta zentro horiek gizarte-ekimeneko zentro moduan kalifikatuta eta inskribatuta badaude, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 3. atalaren 2. azpiatalean xedatutakoaren arabera. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Inbertsioak finantza-errentamenduaren bidez (leasing) finantzatzen badira, diruz laguntzeko modukotzat joko dira dirulaguntza justifikatzeko epea amaitu arte enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoarekin, gehienez ere, aurreratutako amortizazio posibleak kontuan hartuta, hala badagokio, baldin eta kontratuak hura amaitzean erosteko aukera jasotzen badu, bai eta hori gauzatzeko konpromisoa ere, bi aldeek sinatutakoa.

  1. Deialdi horren xede diren laguntzak finantzatzeko, guztira 1.000.000 euro bideratutako dira.

  2. Laguntzen bolumen osoak ez du gainditu behar zenbateko hori edo, indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketaren bat onartzen baldin bada, aldaketak dakarren igoera egin ondorengo emaitza. Eguneratzerik izango balitz, EHAAn argitaratu beharko litzateke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Deialdi honetako baliabideen kargura diruz lagunduko diren inbertsioen indarraldia 2023ko urtarrilaren 2an hasiko da eta 2023ko urriaren 27an amaituko da, betiere sortu diren lanpostu egonkorrak honako epe honen barruan sortu badira: inbertsio hori egin aurreko bi hilabeteetan hasi eta inbertsio egin osteko bi hilabeteak amaitu artean.

Dirulaguntzaren zenbatekoa urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 44. artikuluan ezarritakoa izango da. Dekretu horren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa. Erakunde onuradunak ezingo ditu inola ere jaso 100.000 euro baino gehiago.

Nolanahi ere, enplegu-zentro bereziak gutxieneko inbertsio-ahalegin bat egin behar du, eta diruz lagun daitekeen gastuaren % 30 gutxienez baliabide propioekin finantzatu behar du.

  1. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2023ko urriaren 31n amaituko da.

  2. Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus), eta, bertara heltzeko, esteka bat egongo da erabilgarri Lanbideren webgunean.

    Desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, izapidetzeko jarraibideekin batera, hemen egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/0137613 eta eskabide-eredua: https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/

    Kasu bietan, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza inskribatu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  1. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak memoria bat aurkeztu beharko du 2023ko abenduaren 29a baino lehen, egindako inbertsioa justifikatzeko.

    Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:

    Inbertsioaren zioz desgaitasuna duten pertsonei egindako lan-kontratu mugagabeen kopia.

    Gauzatutako inbertsioak frogatzen dituzten fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan horien frogazko balio bera duten dokumentuak, edo eraginkortasun administratiboa dutenak, bai eta ordaindu izanaren egiaztagiriak ere.

    Kanpoko enpresa espezializatuak emandako laguntza teknikoaren ziozko kostua frogatzen duten fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan horien frogazko balio bera duten dokumentuak, edo eraginkortasun administratiboa dutenak, bai eta ordaindu izanaren egiaztagiriak ere.

    Hala badagokio, diruz laguntzeko modukoak diren kostu berberetara bideratutako beste laguntza batzuen zerrenda xehatua, laguntza horiek jaso badituzte edo eskatu badituzte (ebazteke egon arren).

    Finantza-errentamenduen (leasing) bidez finantzatutako inbertsioen kasuan, leasing-kontratuaren kopia aurkeztu beharko da, eta, bertan, aktiboa amaitzean eskuratzeko konpromiso irmoa, finantza-errentamenduaren amortizazio-taula eta justifikazio-egunera arte egindako ordainketen egiaztagiria agertu beharko dira.

    Aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeak edo kontratu mugagabeak egiteak ez badakar enplegu-zentro berezian desgaitasuna izanik lan-kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea, eta/edo plantillan dauden pertsonen kopuru osoari eusten ez bazaio, aurreko sei hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta, bajen justifikazioa aurkeztu ahal izango da, baldin eta baja horiek enpresa onuradunari egotzi ezin bazaizkio.

  2. Dirulaguntza justifikatzen duen dokumentazioa aurkezteko, laguntza hauek izapidetzeko baliatutako bitarteko elektronikoak erabiliko dira.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. atalean xedatutakoarekin bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 47.2 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.

Laguntza horiek jasotzeko eta emateko baldintzak aipatutako Dekretuan daude zehaztuta (168/2019, urriak 29koa).

Halaber, aplikatzekoa da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan xedatutakoa (Enpresak sortu eta handitzeari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legeak sartutako apartatua). Horren arabera, 30.000 eurotik gorako dirulaguntzen kasuan, onuradun izateko, erakundea egunean egongo da, ordainketa-epeak beteta (Merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitakoak).

Hori horrela dela ziurtatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute galdu-irabazien kontu laburtuak aurkeztu ditzaketen sozietateek. Gainerakoek, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribaturiko auditore batek egindako egiaztagiria aurkeztu beharko dute.