Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 8koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez agintzen baita argitaratzeko Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen 2023ko ekainaren 5eko Akordioa, Kirolerako dopinaren aurkako Legearen bigarren aldaketa egiteko abenduaren 15eko 13/2022 Legeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 121
  • Hurrenkera-zk.: 3075
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/08
  • Argitaratze-data: 2023/06/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako erabakia hartu ondoren, eta haren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearena, Kirolerako dopinaren aurkako Legearen bigarren aldaketa egiteko abenduaren 15eko 13/2022 Legeari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du

  1. Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordioaren bidez eratutako lantaldeak aldez aurretik negoziazioak egin ditu Kirolerako dopinaren aurkako Legearen bigarren aldaketa egiteko abenduaren 15eko 13/2022 Legearen artikulu bakarraren lehenengo paragrafoaren inguruan adierazitako desadostasunak aztertzeko eta horiek konpontzeko proposamena egiteko, Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legearen 1. artikuluan 8. apartatua gehitzeari lotuta. Negoziazio horien ondorioz, bi aldeek konpondutzat jotzen dituzte desadostasunak, honako konpromiso eta kontsiderazio hauen arabera:

    Bi alderdiek uste dute jarraian zerrendatzen diren manuak Eusko Jaurlaritzaren araugintza- eta administrazio-ahalak erabiliz aplikatu eta garatuko direla, Estatuko araudian xedatutakoa errespetatuz eta, bereziki, jarraian zehazten diren interpretazio-irizpideen arabera:

    Dopinaren aurkako Euskal Agentziaren egoitza elektronikoan argitaratzea (Kiroleko Dopinaren aurkako ekainaren 21eko 12/2012 Legea bigarrenez aldatzen duen abenduaren 15eko 13/2022 Legearen artikulu bakarraren 8. apartatuan aipatzen dena) Espainiako Estatuak dopinaren arloan berretsitako nazioarteko hitzarmenen eta arlo horretako Estatuko legeriaren esparruan interpretatu behar da, informazio-modu gehigarri gisa, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denaz gain.

  2. Lortutako akordioa dela eta, bi alderdiek uste dute konponduta daudela adierazitako desadostasunak eta amaituta dagoela planteatutako eztabaida.

  3. Akordioa Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta argitaratzea Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

    Lurralde Politikako ministroa,

    ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.