Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko ekainaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 2023 ekainaren 21ean emandako Ebazpeneko hutsak zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, argitara eman zen enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2023ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 3307
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/06/28
  • Argitaratze-data: 2023/07/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak antzeman dira 2023ko ekainaren 21ean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak emandako Ebazpenean, zeina enplegu lagunduko jarduketetara bideratutako laguntzen 2023ko deialdia argitaratzeko baita eta 2023ko ekainaren 27ko 121 zenbakiko EHAAn argitaratu baita (laguntza horiek xedapen honetan aurreikusten dira: urriaren 29ko 168/2019 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dituena), eta horiek zuzentzeari ekiten zaio, honela:

  • 2023/3071 (23/3) orrialdean (6/3) 3.2 artikuluan,

    honela dio:

    1. Europako Gizarte Funtsak parte hartu ahal izango du deialdi honen babespean diruz lagundutako enplegu lagunduko jarduketak finantzatzen, EAEko 2021-2027 EGIF+ Programaren barruan.

    baina honela esan behar du:

    1. Europako Gizarte Funtsak parte hartu ahal izango du deialdi honen babespean diruz lagundutako enplegu lagunduko jarduketak finantzatzen, EAEko 2021-2027 EGIF+ Programaren barruan.

      Baterako finantzaketa horretatik salbuetsita daude mugako gaitasun intelektuala duten pertsonei (deialdi honen 6. artikuluan aipatzen dira) zuzendutako enplegu lagunduko jarduketak.

    2023/3071 (6/4) orrialdean, 4.1.a.6 artikuluan,

    honela dio:

    1. Bisita-orriak eta egindako prospekzio-jarduketen eta kontaktatutako enpresen zerrenda. Presentzialak ez diren bitartekoen bidez enpresekin egindako prospekzio-jarduketen % 35 lagunduko da diruz gehienez, oinarri hartuta prospekzio-jarduketetan emandako lanaldiaren arabera egindako gehieneko jarduketa-kopurua. Presentzialak ez diren elkarrizketetan, enpresaren solaskidearen sinadura elektronikoa edo enpresaren signatura elektronikoa eskatuko da.

    baina honela esan behar du:

    1. Bisita-orriak eta egindako prospekzio-jarduketen eta kontaktatutako enpresen zerrenda.

    Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 28a.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.