Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2023ko apirilaren 21ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baita eskaerak eta merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa aurkezteko eta tasa ordaintzeko epea, Hezkuntza Saileko lan-kontratudun hezkuntza-langileen lan-kategorietako plazak, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, modu finkoan betetzeko. Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez egin zen prozesu horren deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 84
  • Hurrenkera-zk.: 2089
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2023/04/21
  • Argitaratze-data: 2023/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 29ko EHAA), enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.

Agindu horren 4.2, 4.3 eta 4.4 oinarrietan aurreikusitakoa betez, honako hau

Lehenengoa. Eskabideak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak aurkezteko eta tasa ordaintzeko epea 2023ko maiatzaren 15etik ekainaren 9ra bitartekoa izango da.

Epe horretan bertan, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortzen duen agiria aurkeztuko da, baldin eta desgaitasunaren txandan parte hartzen badu eta aitorpena Euskal Administrazio Publikoaz bestelako administrazio publikoek egin badute.

Bigarrena. Eskabideak bide elektronikoz aurkeztuko dira, Interneteko helbide hauetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ EPE2022. Egonkortzeko hautaketa-prozesuak eta ohiko hautaketa-prozesuak 2022ko EPE. Lan-egepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua Onarpen-eskaera eta https://hezigunea.euskadi.eus/ EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze-prozesua Onarpen-eskaera.

Eskabidea aurkeztu ondoren, merezimenduei dagokienez, alegatuko dira eta dagozkion egiaztagiriak aurkeztuko dira, Interneteko helbide hauetan:

https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) Eremu pertsonala Izapideak langileen sailarekin Administrazio-izapideak EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua Merezimenduak entregatzea, edo

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-langileak/ EPE2022. Egonkortzeko hautaketa-prozesuak eta ohiko hautaketa-prozesuak 2022ko EPE. Lan-legepeko hezitzaileak. Egonkortzeko salbuespenezko prozesua» «Merezimenduak entregatzea» (goian adierazitako Hezigunearen atarira birbideratzen du).

Dokumentazioa pdf formatuan entregatuko da, «Merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko orria. EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak» delakoaren frogagiriarekin batera, adierazitako helbideetan sartzean lor daitezkeena, «Merezimenduak entregatzea» atalean. Frogagiri horretan merezimenduak alegatu beharko dira, eta ofizioz zenbatzen ez diren merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren 4. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

Hirugarrena. Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren 4.5 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa 19,78 euro da.

Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko apirilaren 21a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.