Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 25ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordio bat, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen arlokoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 62
  • Hurrenkera-zk.: 1397
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/25
  • Argitaratze-data: 2022/03/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako akordioa lortu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearena, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen arlokoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak akordio hau egin du:

  1. Negoziazioei ekitea, hain zuzen ere Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 1., 10., 24. eta 73. artikuluen eta laugarren xedapen gehigarriaren inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.

  2. Lantalde bat izendatzea, aldebiko lankidetza-batzordeari behar den konponbidea proposa diezaion.

  3. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Lurralde Politikako ministroa,

    ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.