Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabakia, baliabide ekonomikoak bideratzeko desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko 2022an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1441
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/23
  • Argitaratze-data: 2022/03/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko martxoaren 22ko saioan hartutako erabakiaren bidez, baliabide ekonomikoak bideratu ditu desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko 2022an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren o) apartatuan xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko martxoaren 22ko saioan hartutako erabakia argitaratzen da, zeinaren bidez baliabide ekonomikoak bideratzen baitira desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko 2022an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren laguntzok.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.; huts-zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zk.). Bada, dekretu horren II. kapituluaren 1. atalean arautzen dira, hain zuzen ere, desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak.

Dekretu hori ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuaren (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretua aldatzen duena) azken xedapenetako hirugarrenak aldatu du (uztailaren 6ko EHAA, 132. zk.), eta erakunde autonomo horretako Lan Aktibazioko Zuzendaritzari eman dio 168/2019 Dekretuan araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Dekretu hori xedapen orokorra da, indarraldi mugagabea duena. Dekretu horren 7. artikuluan berariaz adierazten denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez, urtero ezarriko da 1. atalean araututako laguntzak finantzatzera bideratuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa.

Abenduaren 23ko 11/2021 Legearen bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak, zeinetan jasota baitago laguntza hauek estaltzeko kreditua.

168/2019 Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da zein den laguntza hauek finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa; horrela, erabaki honen edukiaren berri emango da EHAAn, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Bestalde, 168/2019 Dekretuaren 8.3 artikuluak zentzu positiboa ematen dio administrazio-isiltasunari, baina Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatu berria sartu du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan, eta, apartatu horretan oro har dirulaguntzak emateko prozedura guztietarako ezartzen denaren arabera, eskabideak ezetsitzat joko dira baldin eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada horretarako ezarritako gehieneko epean. Segurtasun juridikoa dela eta, komeni da onuradun izan daitezkeenei jakinaraztea, alderdi horri dagokionez, zer erregulazio aplikatu behar zaien laguntza hauei, eta erabaki honetan jaso behar da hori.

Ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik aurrera.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren administrazio-kontseiluak, 2022ko martxoaren 22ko bilkuran, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak.

  1. 700.000 euro bideratuko dira desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak finantzatzeko, 2022an. Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzeko urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 1. atalean arautu ziren laguntzok.

    Laguntzen bolumen osoak ez du gainditu behar zenbateko hori edo, indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketaren bat onartzen baldin bada, aldaketak dakarren igoera egin ondorengo emaitza. Eguneratzerik izango balitz, EHAAn argitaratu beharko litzateke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

  2. Desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean kontratatzeko emandako laguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatuko ditu % 40an, EGF+ Euskadi 2021-2027 Programaren barruan.

    Bigarrena. Desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean kontratatzeko laguntzen baldintzak eta erakunde onuradunen betebeharrak, Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketaren ondoriozkoak.

  1. Laguntzak Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen ditu; beraz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1060 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa aplikatu behar zaie. Erregelamendu horren bidez, hurrengoen xedapen komunak ezartzen dira: Eskualde Garapeneko Europako Funtsa, Europako Gizarte Funtsa, Kohesio Funtsa, Bidezko Trantsiziorako Funtsa, Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsa eta Akuikulturako Funtsa. Era berean, funts horietarako eta Asilo, Migrazio eta Integrazio Funtserako finantza-arauak ere aplikatzen dira; gehi Barne Segurtasunerako Funtsa eta Mugak Kudeatzeko Finantza Laguntzarako Tresna eta Bisatu Politika, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1057 (EB) Erregelamendua, 2021eko ekainaren 24koa (Plus Europako Gizarte Funtsa (+EGF) ezartzen duena eta 1296/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena).

  2. Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 1. atalean eta 71. artikuluan aurreikusitako betebeharrak bete beharko dituzte laguntzen onuradunek, betebehar hauek batez ere:

    1. Berariaz aipatzea, diruz lagundutako jarduketak jakinarazteko, zabaltzeko edo argitaratzeko material eta ekintza guztietan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren kofinantzaketarekin batera, Europako Gizarte Funtsarena, EGF+ Euskadi 2021-2027 Programaren barruan gauzatua.

    2. Gastuaren kontabilitate-erregistro bat bermatzea, kontabilitate-identifikazio bereiziarekin edo kontabilitate-kode egokiarekin.

    3. Gutxienez 2027ra arte gordetzea diruz lagundutako kontratu guztiei buruzko dokumentazioa, badaezpada inoiz egiaztatzen bada deialdi honen arabera bete beharreko konpromiso eta betebehar guztiak bete direla.

    4. Honako hauek eginiko egiaztatze-jarduketak onartzea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Lan eta Enplegu Saila, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.

  3. Dirulaguntzaren erakunde onuradunen zerrenda webgunean argitaratuko da; hain zuzen ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren 49. artikuluan jasotakoan.

    Hirugarrena. Administrazio-isiltasuna.

    Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 8.3 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.