Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko maiatzaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegua sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2022ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 2253
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/05/13
  • Argitaratze-data: 2022/05/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko maiatzaren 12ko bileran hartutako erabakiaren bidez, onartu egin du enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegua sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2022ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluaren o) letran xedatutakoaren arabera, organismo autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

Azaldutakoagatik, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegua sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2022ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko maiatzaren 12ko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu da deialdia, eta ebazpen honen eranskin gisa argitaratuta dago.

Bigarrena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdia onartzeko hartutako erabakiak ondorioak izango ditu ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa (2019ko azaroaren 28ko EHAA, 227. zk.; huts-zuzenketa, 2020ko urtarrilaren 24ko EHAA, 16. zk.). Bada, dekretu horren II. kapituluko 3. atalaren 2. azpiatalean arautzen dira, hain zuzen ere, desgaitasunen bat duten langileentzako enplegua sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzak. Laguntza horiek enplegu-zentro berezi hauetara zuzenduta daude: «Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako lantokietan diruz lagundu daitezkeen jarduketak egingo dituzten enplegu-zentro bereziak, betiere Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroan ekimen sozialeko kalifikazioarekin inskribatuta daudenak».

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen Dekretua aldatzen duen ekainaren 29ko 156/2021 Dekretuaren (uztailaren 6ko EHAA, 132. zk.) azken xedapenetako hirugarrenak dekretu hori aldatu du, eta erakunde autonomo horretako Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzari esleitu dio 168/2019 Dekretu horretan araututako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko eskumena.

Goian aipatutako dekretua indarraldi zehaztugabea duen xedapen orokor bat da. Dekretu horren 45. artikuluan berariaz xedatzen da honako hau: azpiatal honetan (2. azpiatala) jasotako dirulaguntza-deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabaki baten bidez egingo da, eta, hartan, alderdi hauek zehaztuko dira: finantzaketarako baliatuko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoa, zer alditan izan dezaketen dirulaguntza baliabide horien kargura diruz lagunduko diren inbertsioek, eskabideak aurkezteko epea, eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea.

Deialdi honetako laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2022ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan aurreikusita daude. Organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu zuen plana, 2022ko martxoaren 22ko bileran hartutako erabakiaren bidez, eta, hartara, bete egin zuen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatutakoa. Deialdia 4.4 gako estrategikoan kokatzen da: «Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako enplegurako aukera-berdintasuna eta merkatu arruntean benetako laneratzea lortzeko tresnak indartzea».

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen dekretu horren bidez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu ziren dirulaguntzetarako.

Abenduaren 23ko 1/2021 Legearen bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak, zeinetan aurreikusita baitaude laguntza hauek finantzatzera bideratuko baliabide ekonomikoak.

Dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da zein den urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko bideratutako kredituen zenbateko osoa, baita zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa ere.

Hori guztia aintzat hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, organismo autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2022ko maiatzaren 12ko bileran, onartu egiten du enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten langileentzako enplegua sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2022ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Hona deialdiaren ezaugarriak:

Deialdi honen xedea da laguntzak ematea ekimen sozialeko kalifikazioarekin inskribatutako enplegu-zentro berezietan desgaitasunen bat duten pertsonentzako lanpostu egonkorrak sortzeko inbertsioak egiteko eta horiei lotutako laguntza teknikoa emateko. Laguntza horiek urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren II. kapituluaren 3. ataleko 2. azpiatalean arautzen dira. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Inbertsioak finantza-errentamenduaren (leasing) bidez finantzatzen badira, diruz lagundu ahal izango dira, gehienez ere, enpresa errentatzaileari dirulaguntza justifikatzeko epea amaitu arte ordaindutako zenbatekoan, egon daitezkeen amortizazio aurreratuak barne, hala badagokio, betiere kontratuak hura amaitzean erosteko aukera jasotzen badu, bai eta kontratua gauzatzeko konpromisoa ere, bi aldeek sinatutakoa.

  1. Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko, guztira 1.000.000 euro bideratutako dira.

  2. Emango diren laguntzen bolumen osoak ez du adierazitako diru-zenbateko hori gaindituko, ez eta hari egindako gehikuntzen ondorioz dagokion diru-zenbatekoa ere, baldin eta aurrekontuari aldaketaren bat egiten bazaio indarreko legediak araututakoaren arabera. Azken kasu hori gertatzen bada, argitara eman beharko da gehikuntza hori, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Deialdi honetako baliabideen kontura egindako inbertsioak diruz laguntzeko indarraldia 2022ko urtarrilaren 3an hasiko da, eta 2022ko urriaren 28an amaituko da, baldin eta sortu diren lanpostu egonkorrak inbertsio hori egin aurreko bi hilabeteen eta ondorengo bi hilabeteen artean sortu badira.

Dirulaguntzaren zenbatekoa urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 44. artikuluan xedatuta dago. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira. Bertan xedatutakoari jarraiki, erakunde onuradunek ezingo dute 100.000 euro baino gehiago jaso.

Nolanahi ere, enplegu-zentro bereziak gutxieneko inbertsio-ahalegin bat egin behar du, eta diruz lagun daitekeen gastuaren % 30 gutxienez baliabide propioekin finantzatu behar du.

  1. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren hurrengoan hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2022ko urriaren 30ean amaituko da.

  2. Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak elektronikoki aurkeztu beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus), eta, bertara heltzeko, esteka bat egongo da erabilgarri Lanbideren webgunean.

    Desgaitasunen bat duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, izapidetzeko jarraibideekin batera, hemen dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/0137610; eta eskabide-eredua: https://www.lanbide.euskadi.eus/inicio-lanbide

    Kasu bietan, eskabidea elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza inskribatu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

    Eskabidea aurkeztu ondorengo izapideak, jakinarazpenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/

  1. Dirulaguntzaren erakunde onuradunak memoria bat aurkeztu beharko du 2022ko abenduaren 30a baino lehen, egindako inbertsioa justifikatzeko.

    Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:

    Desgaitasunen bat duten pertsonei egindako lan-kontratu mugagabeen kopiak, inbertsioari esker egindakoak.

    Gauzatutako inbertsioak frogatzen dituzten fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan horien frogazko balio bera duten dokumentuak, edo eraginkortasun administratiboa dutenak, bai eta ordaindu izanaren egiaztagiriak ere.

    Hala badagokio, kanpoko enpresa espezializatuak emandako laguntza teknikoa frogatzen duen faktura edo merkataritzako trafiko juridikoan horren frogazko balio bera duen dokumentua, edo eraginkortasun administratiboa duena, bai eta ordaindu izanaren egiaztagiriak ere.

    Hala badagokio, diruz lagun daitezkeen kostu berberetara bideratutako beste laguntza batzuen zerrenda xehatua, jasotako laguntzena edo eskatu diren eta ebatzi gabe daudenena.

    Finantza-errentamenduen (leasing) bidez finantzatutako inbertsioen kasuan, leasing-kontratuaren kopia aurkeztu beharko da. Bertan honako alderdi hauek jaso beharko dira: aktiboa amaitzean aktiboa eskuratzeko konpromiso irmoa, finantza-errentamenduaren amortizazio-koadroa eta justifikazioaren egunera arte egindako ordainketen egiaztagiria.

    Aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeak edo kontratu mugagabeak egiteak ez badakar enplegu-zentro berezian desgaitasuna izanik lan-kontratu finkoa duten langileen kopurua handitzea, eta/edo plantillan dauden pertsonen kopuru osoari eusten ez bazaio, aurreko sei hilabeteetako batezbestekoarekin alderatuta, bajen justifikazioa aurkeztu ahal izango da, baldin eta baja horiek enpresa onuradunari egotzi ezin bazaizkio.

  2. Dirulaguntza osatzen duten egiaztagirien multzoa aurkezteko, laguntza hauek izapidetzeko baliatutako bitarteko elektronikoak erabiliko dira.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren urriaren 29ko 168/2019 Dekretuaren 47.2 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.