Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 30ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, 2022ko irailaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4599
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/30
  • Argitaratze-data: 2022/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa lortuta, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordeak akordio hau adostu du:

  1. Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordioa betetzeko xedez sortutako lantaldeak aurretik egindako negoziazioekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legearen 32. artikuluan eta bosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren inguruan azaldu diren desadostasunak aztertzeko eta konponbide-proposamenak egiteko helburua izanik, bi alderdiek desadostasun horiek konpondutzat jo dituzte, konpromiso eta kontsiderazio hauen arabera:

    1. Legearen 32. artikuluari dagokionez Espezialitateak, prozedurak izapidetzean, bi alderdiek adosten dute Eusko Jaurlaritzak, bere eskumenak baliatuz, konpromisoa hartzen duela manu hori errege lege-dekretu honen 50. artikuluan Presako izapidetzea xedatutakoaren arabera interpretatzeko eta aplikatzeko: 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, zeinaren bidez presako neurriak onartzen baitira Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana egikaritzeko. Halaber, irizpide hori txertatuko du arlo horretan sustatzen dituen araugintza-ekimenak idazterakoan.

    2. Bosgarren xedapen gehigarriari dagokionez Sektore publikoko kontratuak aldatzea, bi aldeak ados daude manuaren interpretazioa eta aplikazioa azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 203. eta 204. artikuluen idazketaren arabera egin dadin 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora.

  2. Lortutako akordioa dela eta, bi alderdiak bat datoz: adierazitako desadostasunak konpondutzat jotzen dituzte, eta planteatutako eztabaida amaitutzat jotzen dute.

  3. Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

    Lurralde Politikako ministroa,

    ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.