Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzak finantzatzeko 2022ko aurrekontu-kreditua agortu dela; urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz arautzen dira laguntza horiek (168/2019 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen ditu).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 4941
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/04
  • Argitaratze-data: 2022/11/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2022ko deialdia, urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen dira.

Dekretu horren 47.1 artikuluak xedatzen duenez, eskaerak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie laguntzak deialdiko betekizunak eta baldintzak betetzen dituztenei. Aipatutako artikuluak, halaber, hau ezartzen du: aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, horren berri jakinaraziko da EHAAn Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bat argitaratuz, eta ebazteke geratu diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkie.

Enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzen 2022ko deialdiaren 2.2 artikuluaren arabera, emango diren laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aurrekontuan jasotako zenbatekoa edo zenbateko hori handitzetik ateratzen dena, aurrekontu-aldaketarik onartzen bada indarrean dauden legeekin bat; horrelakorik gertatzen bada, argitara eman behar da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Orobat, 2.1 artikuluan jakinarazten da zein den 2022ko deialdirako kredituaren guztizko zenbatekoa.

Enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu direnez, hau

Lehenengoa. Argitara ematea enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiora bideratutako laguntzak finantzatzeko 2022ko aurrekontu-kreditua 2022ko urriaren 21ean agortu dela, 15:36an aurkeztutako espedientearekin; urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz arautzen dira laguntza horiek (168/2019 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa arautzen ditu).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.