Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 22koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, lankidetza-erakundeei laguntzak ematea ebazten duena, 2022. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5276
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/22
  • Argitaratze-data: 2022/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuak (2018ko apirilaren 9ko EHAA, 181. zk.) lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen ditu, erakundeotan genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2022ko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidez (2021eko martxoaren 25eko EHAA, 181. zk.), lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egin zen, 2022. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko.

Aipatutako deialdi-ebazpenaren 5. artikuluak horretarako izendatu duen hautaketa-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean ageri diren erakundeei ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2022ko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak, eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena. II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak baztertzea, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea erakunde interesdunei.

Laugarrena. Agintzea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzien bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 22a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.