Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 25ekoa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, zeinaren bitartez jendaurrean jartzen baita bidaia-agentziei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzeko Dekretu-Proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 1859
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/25
  • Argitaratze-data: 2022/05/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dekretu-proiektu bat prestatu du, bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretua aldatzeko. Proiektu hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak agintzen duen moduan izapidetu behar da. Lege horren 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira. Horretarako, jendaurrean jartzen da bidaia-agentziei buruzko dekretua bigarrenez aldatzeko dekretu-proiektua.

Aipatutako araudia egokitzeko premia kontuan hartuta, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 15eko Erabakiaren bidez, dekretu hau presaz egiteko espedientea izapidetzea erabaki zen. Premia kontuan hartuta, eta 8/2003 Legearen 8.4 artikuluarekin bat etorriz, 10 egun balioduneko epea ezarri da jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori dela eta, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuaren 7.h) eta 8.1.a) artikuluetan ezarritakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 10 egun balioduneko epean, jendaurrean jartzea bidaia-agentziei buruzko dekretua bigarrenez aldatzeko proiektua.

Bigarrena. Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, izan publikoa nahiz pribatua, aukera izango du dekretu-proiektua kontsultatzeko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko Gardentasun Atariko «Legegunea» espazioan (https://www.legegunea.euskadi.eus/documentacion-relevancia-juridica/decreto-de-segunda-modificacion-del-decreto-de-agencias-de-viajes/webleg00-contfich/es/), eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren turismoko atarian (www.euskadi.eus/turismo). Gainera, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izango dituzte aipatutako egoitzetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 25a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.