Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lanik gabe dauden emakumeak maskulinizatutako lanbideetan prestatzeko eta kontratatzeko proiektuetarako 2021eko ekitaldiko dirulaguntza-deialdiko erakunde onuradunen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 86
- Hurrenkera-zk.: 1921
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/04/22
- Argitaratze-data: 2022/05/05
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, lanik gabe dauden emakumeak maskulinizatutako lanbideetan prestatzeko eta kontratatzeko proiektuetarako 2021eko ekitaldirako dirulaguntza-deialdiaren 7.5 artikuluan ezartzen duenez (Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2021eko maiatzaren 25eko bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori), Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da deialdi horren babesean onuradun suertatu diren erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak adierazita
Hori dela-eta, honako hau
Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lanik gabe dauden emakumeak maskulinizatutako lanbideetan prestatzeko eta kontratatzeko proiektuetarako 2021. urtean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Ebazpen honen eranskinean dagoen zerrenda horretan, espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira.
Bigarrena. Berariaz jasotzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dela, programa hauen esparruan:
GFE Euskadi 2014-2020 Programa Operatiboa, REACT-UE ardatzaren barruan, Europar Batasunak COVID-19ari ematen dion erantzunaren baitan, edo 2021-2027 aldian.
Gazte Enplegurako Programa Operatiboa 2014-2020.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 22a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.
(Ikus .PDF)