Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko abuztuaren 16koa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baitira Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Aginduan ezarritako laguntzak. Aipatutako agindu horren bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira eta deialdia egiten da dirulaguntzak emateko 2022ko ekitaldirako, udal-informazio geografikoa hobetzeko eta Euskadiko datu espazialen azpiegituran integratzeko geoEuskadi geoatariaren bidez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 163
- Hurrenkera-zk.: 3696
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/08/16
- Argitaratze-data: 2022/08/25
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
2022ko ekainaren 3an, EHAAren 107. zenbakian, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira eta deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak emateko 2022ko ekitaldirako, udal-informazio geografikoa hobetzeko eta Euskadiko datu espazialen azpiegituran integratzeko geoEuskadi geoatariaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 5ean amaitu zen, hala baitago ezarrita dirulaguntzak ematea arautzen duen Aginduaren 6.1 artikuluan. Epe horretan, 30 eskabide jaso dira Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza honetan, eta ebazpen honen I. eranskinean daude denak adierazita.
Deialdia egiteko Aginduaren 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Balorazio Epaimahaia 2021eko uztailaren 8an eratu zen, jasotako eskabideak aztertu eta egiaztatzeko, kontuan hartuta 9. artikuluan xedatutakoa (esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa).
Agindu horren 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 200.0000 euro bideratuko dira dirulaguntzak emateko. Bestalde, 15. artikuluak zehazten duenez, diruz lagunduko da laguntza teknikoa kontratatzeagatik sortutako gastuen % 75, proiektu bakoitzerako 12.000 euroko gehieneko muga jarrita, aurrekontu-kreditua amaitu arte; eta BEZa edota bestelako zergak ezin izango dira diruz lagundu.
Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, eta horren ondorioz, 2022ko uztailaren 18an, 8.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Sailburuordetza honetan aurkeztu zuen esleipenerako proposamena, non adierazten baitu zein diren diruz laguntzea proposatu diren eskabideak, honakoak ere adierazita: udala, diruz lagundu daitekeen proiektua, lortutako puntuazioa eta dirulaguntzaren zenbateko proposatua.
Deialdia egiteko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa betez eta horretarako eratutako Balorazio Epaimahaiak egin duen proposamena ikusita, honako hau
Lehenengoa. Dirulaguntzak ematea 2022ko ekitaldirako ebazpen honen II. eranskinean adierazitako udalei, bertan zehaztutako zenbatekoan. Hain zuzen ere, udal-informazio geografikoa hobetzeko eta, geoEuskadi geoatariaren bidez, Euskadiko datu espazialen azpiegituran integratzeko ematen dira dirulaguntza horiek.
Bigarrena. III. eranskinean adierazitako eskaerak ukatzea, bertan azaltzen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena. Dirulaguntzaren justifikazioa eta ordainketa deialdia egiteko Aginduaren 18. artikuluan ezarritako epeetan eta moduan egingo dira.
Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eskatzaile guztientzako jakinarazpen-balioa izan dezan, deialdia egiteko Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 16a.
Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea,
MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)