Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez onesten baita Euskal Autonomia Erkidegoan ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2022ko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda berretsi eta argitara ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3155
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/07/01
  • Argitaratze-data: 2022/07/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2022ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2022ko deialdia egin zen (2022ko apirilaren 19ko EHAA, 75. zk.). Ebazpen horren zortzigarren puntuan xedatutakoa betez, eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasuna egiaztatzeko proben epaimahai kalifikatzaileak 2022ko ekainean Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren 2022ko martxoaren 23ko ebazpenaren bidez egindako deialdian onartutako izangaien zerrenda berrestea. Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean dago, eta Bizkaiko (www.bizkaia.eus), Arabako (www.araba.eus), Gipuzkoako (www.gipuzkoa.eus) aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/nekazaritza-abeltzaintza-basogintza/hasiera/) web-orrietan argitaratuko da.

Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko uztailaren 1a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.