Lehendakaritza

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko urriaren 29koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, euskal etxeei dirulaguntzak ematen dizkiena atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 5730
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/10/29
  • Argitaratze-data: 2021/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak euskal etxeei dirulaguntzak emateko deialdia arautzen du. Dirulaguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira. 222/2003 Dekretuaren 7.1 artikuluan xedatutakoa betez, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, 2021eko martxoaren 3ko Ebazpenaren bidez (EHAA 54. zk., martxoaren 16koa), 2021erako dirulaguntzen deialdia egin zuen.

Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuaren 10. artikuluan arautzen den Ebaluaketa Batzordeak batzorde horretako kideak deialdi-ebazpenean izendatu ziren arren, gerora 2021eko martxoaren 26ko Ebazpenaren bitartez berriztatua izan dira dirulaguntzak esleitzeko proposamena egin du, aipaturiko dekretuaren 10. eta 11. artikuluetan xedatutakoa betez.

Kanpo Harremanetako idazkari nagusiari dagokio deialdi hau ebaztea, Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuaren 5.2 artikuluan xedatutakoa betez.

Hori guztia dela eta, honako hau

Lehenengoa. Deialdi honetatik kanpo uztea I. eranskinean zerrendatutako pertsonak; eranskinean bertan adierazi dira horretako arrazoiak.

Bigarrena. II. eranskinean zehazten diren euskal etxeei esleitzea dirulaguntzak.

Hirugarrena. III. eranskinean zehazten diren eskaerak ukatzea, aurrekontu kreditua agortu delako, dirulaguntzak puntuazioaren arabera esleitu ondoren.

Laugarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 29a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)