Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia. Diru-baliabide horien bidez, hain zuzen ere, 2021ean finantzatuko dira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 2070
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/24
  • Argitaratze-data: 2021/04/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 23ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu, zehazki, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2021ean finantzatzera bideratuko direnak. Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2021eko martxoaren 23ko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2021ean finantzatzeko. Ebazpen honen eranskinean jasota dago erabaki horren testua (164/2019 Dekretua, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluaren bidez, langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak arautzen dira, hain zuzen ere pertsona horiek ordezka ditzaten besteren konturako langileak eta kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak. Horretarako, langileok egoera hauetakoren batean egon behar dute: seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartuta.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen dekretu horren bidez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu ziren dirulaguntzetarako.

Urriaren 22ko 164/2019 Dekretua xedapen orokorra da, indarraldi mugagabea duena, eta, 62. artikuluan xedatzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez, urtero zehaztuko da zenbat diru bideratuko den IV kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzera.

Bestalde, 164/2019 Dekretuaren 59.4 artikuluak zentzu positiboa ematen dio administrazio-isiltasunari, baina Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak 9. apartatu berri bat sartu du Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluan, eta, apartatu horretan oro har dirulaguntzak emateko prozedura guztietarako ezartzen denaren arabera, eskabideak ezetsitzat joko dira baldin eta ebazpen espresurik jakinarazi ez bada horretarako ezarritako gehieneko epean. Segurtasun juridikoa dela eta, komeni da onuradun izan daitezkeenei jakinaraztea zer erregulazio aplikatu behar zaien laguntza hauei alderdi horri dagokionez, eta erabaki honetan jaso behar da hori.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2021eko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan jasota daude langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzok, zeinen helburua baita, hain zuzen ere, kontratatutako pertsonek ordezkatzea besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langile edo lan-bazkideak, egoera hauetakoren batean daudenak: eszedentzian edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko. Aipatutako plan estrategikoa Lanbideren Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2020ko abenduaren 15eko bileran hartutako erabakiaren bidez. Hartara, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatua bete zen.

Dirulaguntzak emateko prozeduran errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betez, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakinarazi behar da zein den urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko bideratutako kredituen zenbateko osoa, baita zenbateko hori eguneratzetik sor litekeen zenbatekoa ere.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021eko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen otsailaren 11ko 1/2021 Legeak esleitzen ditu laguntza horiek finantzatzera bideratutako guztizko baliabide ekonomikoak.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren administrazio-kontseiluak, gaia eztabaidatu ondoren, 2021eko martxoaren 23ko bilkuran, erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa. Baliabide ekonomikoak.

2021eko ekitaldian, 2.200.000,00 euro esleitzea langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak finantzatzeko. Laguntza horien helburua da, hain zuzen ere, kontratatutako pertsonek ordezkatzea besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langile edo lan-bazkideak, egoera hauetakoren batean daudenak: eszedentzian edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko. Laguntza horiek Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan araututa daude.

Indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketarik onartzen bada, aurrekontu-ekitaldi batean emango diren laguntzen bolumen osoak ezin izango du gainditu ez aipatutako esleipena ez haren igoeraren ondoriozkoa. Aldaketa horiek eginez gero, horren berri jakinaraziko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Bigarrena. Administrazio-isiltasuna.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51. artikuluaren 9. apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua, eskabidea aurkeztu eta sei hilabeteko epea igaro ondoren urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren 59.4 artikuluan dago aurreikusita epe hori ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.