Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizatzeko gaitasunaren azterketarako deialdia egiten duena 2021. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 2001
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/03/17
  • Argitaratze-data: 2021/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuak agindutakoa betez, hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasunaren azterketarako deialdia egitea 2021. urterako.

Bigarrena. Online egingo dira eskabideak, Internet bidez, pauso hauek emanez:

  1. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web-orrian sartu, eskabideari dagokion atalean edo zuzen-zuzen helbide honetan: https://www.nasdap.net/solexamcaza.

  2. Dagokion eskabide-eredua bete.

  3. Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2021eko maiatzaren 21ean amaituko da, biak barne.

    Azterketan izena emanda daudela ulertuko da, inolako izapide osagarririk egin behar izan gabe, 2020ko azterketarako eskabidea aurkeztu eta tasa ordaindu zuten pertsonak 2020ko apirilaren 20tik maiatzaren 22ra eta 2020ko uztailaren 16tik 30era bitarteko epeen barruan; izan ere, azterketa hori ezin izan zen egin COVID-19aren ondorioz.

    Laugarrena. Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3 galderari, baten bat baliogabetzen bada ere. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar dira. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez. Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II. eranskinekoak izango dira.

    Bosgarrena. Azterketa egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:

    Eguna: 2021eko ekainaren 12a.

    Ordua: 10:00.

    Tokia: Bilbao Exhibition Centre (BEC).

    Ronda de Azkue 1, 48902 Ansio.

    Barakaldo.

    Seigarrena. Epaimahai kalifikatzailea honela osatuko da:

    Mahaiburu titularra: Javier Monge Gómez, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Ehiza Fauna eta Arrantza Zerbitzuko burua.

    Ordezko mahaiburua: Leire Zabaleta Ojanguren, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Ehiza eta Arrantza Kontinentaleko Zerbitzuko burua.

    Mahaikide titularra: Iñaki Barbero Osa, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioaren bokala.

    Ordezko mahaikidea: Juan Antonio Sarasketa Arregi, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioaren bokala.

    Idazkari titularra: María González Bordagarai, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuko burua.

    Ordezko idazkaria: Asier Castro Albizua, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Saileko Administrazio Orokorreko teknikaria.

    Zazpigarrena. Azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 11,16 euro izango da.

    Zortzigarrena. Ebazteko prozesua honako hau izango da:

  1. Epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari bidaliko dio, ehizatzeko gaitasunaren azterketa egiten den egunetik gehienez zazpi egun naturaletan, bere ustez azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen proposamena.

  2. Proposamen horren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin-behineko zerrendaren berri emango du, gehienez proposamena jaso eta astebetera. Behin-behineko zerrenda hori argitara emango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarenean.

  3. Interesdunek probaren galdera jakin batzuen balioaren aurka egin dezakete, gehienez ere proba egiten den egunetik hiru egun naturaleko epean.

  4. Aurkaratze horiek, jasotzen direnetik hiru egun naturaleko epean ebatziko dira, eta, horren ondoren, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak zazpi egun naturaleko epean aginduko du behin betiko zerrenda argitaratzea.

  5. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute ebazpenaren aurka, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Proba gainditzen duten izangaien zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarenean.

    Bederatzigarrena. Agindu honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 17a.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    JORGE GARBISU BUESA.