Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 25ekoa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta iragartzen baitira Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko irailaren 22ko Aginduan aurreikusitako laguntzak (agindu horrek udal informazio geografikoa hobetzeko eta GeoEuskadi geoatariaren bidez Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituretan sartzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezartzen ditu eta dirulaguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko udalei emateko deialdia egiten du, 2021eko ekitaldirako).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 253
  • Hurrenkera-zk.: 6356
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/25
  • Argitaratze-data: 2021/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2021eko irailaren 30eko EHAAn (196. zk.) argitaratu zen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko irailaren 22ko Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira udal informazio geografikoa hobetzeko eta GeoEuskadi geoatariaren bidez Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituretan sartzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta egiten baita dirulaguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko udalei emateko deialdia, 2021eko ekitaldirako.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko azaroaren 2an bukatu zen, dirulaguntzak arautzeko agindu horren 6.1 artikuluan ezarri zenez. Epe horretan, guztira, 43 eskabide sartu dira Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritzan (ebazpen honen I. eranskinean daude jasota).

Agindu horrek 8.1 artikuluan xedatutakoaren babesean, 2021eko azaroaren 18an balorazio-epaimahaia eratu zen, hartutako eskaerak aztertu eta egiaztatzeko xedez, kontuan hartuta 9. artikuluan xedatutakoa, hau da, esleipenerako irizpideak eta gehieneko puntuazioa.

Agindu horren 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, guztira 200.0000 euro bideratuko dira dirulaguntza hauek emateko. Bestalde, 15. artikuluak zehazten du diruz lagunduko dela laguntza teknikoa kontratatzeak dakartzan gastuen % 75, proiektu bakoitzerako 12.000 euroko gehieneko muga jarrita, aurrekontuko kreditua amaitu arte, eta ezin izango direla diruz lagundu ez BEZa ez bestelako zergak.

Epaimahaiak, proposamenak aztertu eta egiaztatu ostean, eta 8.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, esleipen-proposamena aurkeztu dio sailburuordetza honi, 2021eko azaroaren 25ean; proposamen horretan adierazi du zein eskabide proposatzen diren dirulaguntza jasotzeko, barne hartuta udalaren izena, diruz lagun daitekeen proiektua, lortutako puntuazioa eta proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Deialdia egiteko aginduaren 10. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta eta balorazio-epaimahaiak egindako proposamena ikusita, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako udalei dirulaguntzak ematea udal informazio geografikoa hobetzeko eta GeoEuskadi geoatariaren bidez Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituretan sartzeko 2021eko ekitaldian (eranskinean bertan aipatzen dira emandako zenbatekoak).

Bigarrena. III. eranskinean jasotako eskabideak ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena. Deialdia egiteko aginduaren 18. artikuluan adierazitako moduan eta epeetan justifikatu eta ordainduko da dirulaguntza.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko, aipatutako aginduaren 10. artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea,

MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.

(Ikus .PDF)