Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 25ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan -2021eko ekitaldiari dagokionez- emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (Itsaspen Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 6145
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/11/25
  • Argitaratze-data: 2021/12/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Instituzional; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen erregimena arautzen da (Itsaspen Programa).

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko sailburuaren 2021eko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez, 2021eko ekitaldiari dagokionez aipatutako laguntzetarako deialdia egiten da, eta laguntza-eskabideak aurkezteko epea irekitzen.

Aipatutako dekretuaren 11.5 artikuluan ezartzen denez, laguntzen onuradun atera diren pertsonen zerrenda EHAAn argitaratuko da publikotasunaren ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe laguntzak ebazten dituen ebazpena banan-banan jakinaraztea. Horrekin batera, emandako zenbatekoak ere adieraziko dira.

Horregatik guztiagatik, hau

Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren markoan 2021eko ekitaldiari dagokionez emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrenda argitara ematea. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak arautzen dira (Itsaspen Programa).

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 25a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

(Ikus .PDF)