Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 3koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendeari aditzera ematen baitzaio agortu egin dela 2021. urteari dagokion aurrekontu-kreditua, desgaitasuna duten pertsonentzat enplegu-zentro berezietan lan egonkorra sortzeko inbertsioetarako laguntzak finantzatzera bideratutakoak. Laguntza horiek urriaren 29ko Dekretuan aurreikusten dira, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 1
  • Hurrenkera-zk.: 3
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/12/03
  • Argitaratze-data: 2022/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 16ko Ebazpen bidez argitara eman zen 2021eko deialdia, enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzena; laguntzok urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan aurreikusi ziren, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta Enplegu Zentro Berezien Euskal Erregistroa.

Aipatutako dekretuaren 47.1 artikuluak xedatzen duenez, eskaerak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie laguntzak deialdiko betekizunak eta baldintzak betetzen dituztenei. Artikulu horrek berak ezartzen du aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, horren berri jakinaraziko dela EHAAn argitaratuz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta ebazteke geratu diren eskaerei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

Enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten langileentzako enplegu egonkorra sortzeko inbertsiorako laguntzen 2021eko deialdiaren 2.2 artikuluan ezartzen denez, laguntzen bolumen osoak ez du gainditu behar aurrekontuan jasotako zenbatekoa edo, indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketaren bat onartuz gero, aldaketak dakarren igoera egin ondorengo emaitza. Eguneratzerik izango balitz, EHAAn argitaratu beharko litzateke, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Halaber, 2.1 artikuluan jakinarazten da deialdi honi 2021erako esleitutako kreditu osoa.

Desgaitasuna duten pertsonentzat enplegu-zentro berezietan lan egonkorra sortzeko inbertsioetarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren,

Lehenengoa. Jendeari aditzera ematea agortu egin dela urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan (zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa) desgaitasuna duten pertsonentzat enplegu-zentro berezietan lan egonkorra sortzeko inbertsioetarako arautzen diren baliabide ekonomikoak, 2021eko urriaren 29an agortu ere, 12:36an aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 3a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.