Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urriaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordeko (DOBAUBA) kideak izendatzeko eta batzorde horren osaeraren berri emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 4358
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/10/07
  • Argitaratze-data: 2020/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentazio Ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak, 30.1 artikuluan, Dokumentuak Balioesteko eta Aukeratzeko Batzordea sortzen du (DOBAUBA), Kultura Ondarearen Zuzendaritzari atxikita. Diziplinarteko kide anitzeko organoa izango da eta helburu hauek izango ditu: dokumentuak balioesteko eta aukeratzeko irizpide orokorrak egitea eta bateratzea, onar daitezen proposatzea eta behar bezala aplikatzen direla kontrolatzea.

  1. artikuluak ezartzen duenez, Batzordea lehendakariak, lehendakariordeak eta sei batzordekidek osatuko dute, eta Kultura Sailak izendatuko ditu guztiak.

    Horrenbestez, aurkeztutako proposamenak ikusirik, honako hau

Lehendakaria: Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Lehendakariordea: F. Borja Aguinagalde Olaizola jauna, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroaren (Irargi) arduraduna.

Batzordekideak: Irune Zumalde Igartua andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusiaren arduraduna.

Guadalupe Larrarte Iturbe andrea, Tolosako Udal Artxibo Zerbitzuaren arduraduna.

Santiago de Pablo Contreras jauna, historia garaikidean espezializatutako historialaria.

Koro Pascual Saleta andrea, artxibozainen elkartearen (ALDEE) izenean.

Josebe Alonso Marigómez andrea, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko (Irargi) teknikaria.

Mikel Carrillo de la Peña jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko teknikaria.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urriaren 7a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.