Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2020ko otsailaren 24koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira bulego horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kontratazio-mahaietan eta bestelako kide anitzeko organoetan izango dituen ordezkariak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Ekonomia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1441
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/02/24
- Argitaratze-data: 2020/03/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak 7. artikuluan arautzen du kontratazio-batzordeak sortzeko aukera; 8. artikuluan, kontratazio-mahaiak egotea, eta 25. artikuluan, berriz, Kontratazio Batzorde Nagusia, kontratazio zentralizatuko horniduren, obren edo zerbitzuen kontratazio-mahaiaren zereginak betetzeko; zehazten du, gainera, kasu horietan, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko ordezkari batek egon behar duela batzordean, titularrak izendatua, eta titularrak erabakiko du kasuan-kasuan pertsona horrek kontratazio-mahaiko bilerara joan behar duen ala ez, dagokion kontratazioaren ezaugarriak eta nolakotasuna kontuan hartuta. Bestalde, arau horren 31. eta 32. artikuluetan arautzen da zer ordezkaritza izan behar duen Kontrol Ekonomikoko Bulegoak bai Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordearen Osoko Bilkuran, bai Batzorde Iraunkorrean.
Araudian egindako aldaketak ikusita, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoko plantillari atxikitako langileen aldaketak kontuan hartuta, eguneratu egin behar dira aipatutako kide anitzeko organoei dagokienez Bulego horretako zuzendariari dagozkion izendapenak.
Hori dela eta, honako hau
Lehenengoa. Kontu-hartzailetzako kontrol-funtzioa esleituta daukaten pertsona hauek izendatzea Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari, jarraian aipatzen diren kide anitzeko organoetan:
Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordean, Fernando Martínez de Zuazo Letamendi jauna. Aholku-batzorde horren Osoko Bilkura eta Batzorde Iraunkorra nola osatzen diren uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 31. eta 32. artikuluetan arautzen da hurrenez hurren.
Kontratazio Batzorde Nagusian, izapidetzen den espedientearen kontratazio-organoa barne hartzen duen sailaren edo erakundearen kontratazio-mahaian kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duen pertsona. Organo hori Ogasun eta Ekonomia Sailari dagokionean, ordezkaria Josu Aguirre Goitia jauna izango da.
Bigarrena. Kontratazio-mahaietan Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta daukaten pertsona hauek:
Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren kontratazio-mahaian, Borja Pérez Ramsden jauna. Kontratazio-mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko irailaren 26ko Aginduaren bidez ezartzen da.
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren kontratazio-mahaietan, Josu Aguirre Goitia jauna. Kontratazio-mahai horien osaerak Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomia sailburuaren 2017ko apirilaren 26ko Aginduaren bidez ezartzen dira.
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko kontratazio-mahaian, Amaya Zarrabeitia Aldasolo andrea. Kontratazio-mahai horren osaera Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez ezartzen da.
Enplegu eta Gizarte politiketako Sailaren kontratazio-mahaian, Askoa San Millán Insagurbe andrea. Kontratazio-mahai horretako kideak Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko apirilaren 24ko Aginduaren bidez izendatzen dira.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren kontratazio-mahaian, Marina Laserna Argote andrea. Kontratazio-mahai hori Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko apirilaren 6ko Aginduaren bidez eratzen da.
Hezkuntza Saileko kontratazio-mahaian, Jesús Manuel Gómez de la Rosa jauna. Kontratazio-mahai horren osaera Hezkuntzako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez ezartzen da.
Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez osatutako Osasun Saileko kontratazio-mahaietan, Askoa San Millán Insagurbe andrea, espedientearen izapidetzea Saileko organo zentralei edo Arabako Lurralde Ordezkaritzari dagokionean; Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina jauna, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari dagokionean, eta Cristina Layant andrea, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari dagokionean.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren kontratazio-mahaian, Mikel Arana Echezarreta jauna. Kontratazio-mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez ezartzen da.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren kontratazio-mahaian, Mikel Arana Echezarreta jauna. Kontratazio-mahai hori Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez sortu zen.
Segurtasun Sailaren kontratazio-mahaian, Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina Galo jauna. Kontratazio-mahai hori Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Segurtasuneko sailburuaren 2014ko abenduaren 3ko Aginduaren bidez sortu zen.
Lan eta Justizia Sailaren kontratazio-mahaian, Borja Pérez Ramsden jauna. Kontratazio-mahai horren osaera Lan eta Justiziako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez ezartzen da.
«Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Carolina Muro Arroyo andrea. Kontratazio-mahai hori Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urtarrilaren 20ko Aginduaren bidez sortu zen.
«Euskal Estatistika Erakundea (EEE)» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Josu Aguirre Goitia jauna. Kontratazio-mahai hura Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1999ko maiatzaren 14ko Aginduaren bidez sortu zen.
«Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Mikel Arana Echezarreta jauna. Kontratazio-mahaiaren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez ezartzen da.
«Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE)» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Cristina Layant Villagarcía andrea. Kontratazio-mahai hori Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez sortu zen.
«Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, María Ángeles Borjabad Roque andrea. Kontratazio-mahai hori Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Segurtasuneko sailburuaren 2014ko abenduaren 3ko Aginduaren bidez sortu zen.
«Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Galo Xabier Salinazarmaritz González de Urbina jauna. Kontratazio-mahaiaren osaera Lan eta Justiziako sailburuaren eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2017ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez ezartzen da.
«Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Borja Pérez Ramsden jauna. Kontratazio-mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko irailaren 26ko Aginduaren bidez ezartzen da.
«Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina jauna. Kontratazio-mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko irailaren 26ko Aginduaren bidez ezartzen da.
«Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP)» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Josu Aguirre Goitia jauna. Kontratazio-mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko irailaren 18ko Aginduaren bidez ezartzen da.
«Lehiaren Euskal Agintaritza» administrazio-erakunde autonomoak eratzen dituen kontratazio-mahaietan, Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina jauna.
Hirugarrena. Kontratazio-batzordeak eratzen badira, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaritza sail interesduneko kontratazio-mahaian bulego horretako kide izendatutako pertsonari egokituko zaio, baldin eta bulego horretako titularrak hala erabakitzen badu, kasuan kasuko kontratazioaren ezaugarrien eta nolakotasunaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 38. artikuluak arautuko du haren parte-hartzea.
Laugarrena. Ordezkoak izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duten eta aurreko puntuetan aipatu diren pertsona guztiei, baita José Antonio Ausin Unzurrunzaga jaunari ere, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatu diren organoen bileretara joaterik ez dutenetarako, kargu hori hutsik dagoelako, titularra kanpoan edo gaixorik dagoelako edo titularrak bilerara ez joateko bestelako arrazoi justifikaturen bat duelako.
Bosgarrena. Baliorik gabe uztea 2005eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez egindako izendapenak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 24a.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,
FRANCISCO DE JAVIER LOSA ZIGANDA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (15)
- Ikus: AGINDUA, 2019ko irailaren 18koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP) erakunde autonomoko kontratazio-mahaiaren osaera iraunkorra ezartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko irailaren 26koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, honako hauen kontratazio-mahaien osaerak ezartzen dituena: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea erakunde autonomoa; Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua erakunde autonomoa.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko uztailaren 28koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) erakunde autonomiadunaren kontratazio-mahaiak sortzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko ekainaren 13koa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, Osasun Saileko Kontratazio Mahaiak eratu eta mahaikideak izendatzen dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko ekainaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Saileko kontratazio-mahaiko kideak.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko maiatzaren 10ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Lan eta Justizia Sailaren eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Erakunde Autonomoaren Kontratazio-mahaien osaera.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko maiatzaren 15ekoa, Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren kontratazio-mahaien osaketa zehazten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko apirilaren 4koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Kontratazio Mahaiaren osaera ezartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko apirilaren 26koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaien osaera ezartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko apirilaren 24koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko kontratazio-mahaiko kideak.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko apirilaren 6koa, Ogasun eta Ekonomiako eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Kontratazio Mahaia eratzen duena.
- Ikus: 116/2016 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoa.
- Ikus: AGINDUA, 2014ko abenduaren 3koa, Ogasun eta Finantzetako eta Segurtasuneko sailburuena, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio Mahaiak sortu eta arautzeko dena.
- Ikus: AGINDUA, 2012ko urtarrilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, zeinen bidez eratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren kontratazio-mahaia.
- Ikus: AGINDUA, 1999ko maiatzaren 14koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Estatistika Erakundea erakunde autonomoaren kontratazio-espedienteetarako kontratazio-mahaia ezartzeko dena.