Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarenaLanbide, zeinaren bidez argitaratzen baita langile langabeei zuzenduta dauden eta kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzetarako 2018ko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 2097
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2019/04/16
- Argitaratze-data: 2019/05/06
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Dirulaguntza publikoak ematerakoan, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Hori dela eta, langile langabeei zuzenduta dauden eta kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzetarako 2018ko deialdiak 7.4 artikuluan ezartzen du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiren ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango dela zein diren deialdi horren babespean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta jasotako zenbatekoak. Deialdi hori Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2018ko ekainaren 12ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen.
Hori dela bide, honako hau
Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea langile langabeei zuzenduta dauden eta kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzetarako 2018ko dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean ageri denari jarraituz, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
Bigarrena. Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu duela ekimen hau, Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan edo EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
(Ikus .PDF)