Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko apirilaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez publiko egiten baita 2018-2020ko prestakuntza-eskaintzarako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda. Eskaintza hori langile langabeei zuzenduta dago, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 2077
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/04/16
  • Argitaratze-data: 2019/05/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak emateko, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Horrenbestez, langile langabeentzako 2018-2020ko prestakuntza-eskaintzarako deialdia argitara eman behar da, Lanbideren Administrazio Kontseiluak 2018ko ekainaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren 7.11 artikuluan xedatu bezala, Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta adierazi behar da zein diren deialdi horren babespean emandako laguntzen erakunde onuradunak eta zenbat jasoko duten.

Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2018-2020ko prestakuntza-eskaintzarako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda, honako hauek zehaztuta: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean ageri denari jarraituz, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Bigarrena. Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa izan dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.