Lehendakaritza

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 11koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, zeinaren bidez aukeratzen baitira 2018ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 3779
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/07/11
  • Argitaratze-data: 2018/07/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2018ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bitartez (maiatzaren 15eko EHAA, 92. zk.), Gaztemundu programaren 2018ko deialdia egin zen, Gaztemundu programa arautzeko abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz.

Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako ebaluaketa-batzordeak, 2018ko maiatzaren 3ko deialdi-ebazpenean izendatu zenak, eskaerak aztertu eta baloratu ditu aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi-ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan harturik, eta batzorde horrek esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Ebaluaketa-batzordeak 2018ko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.

Bigarrena. II. eranskinean agertzen diren pertsonak ez aukeratzea 2018ko Gaztemundu programan parte hartzeko, eta deialdi honetatik kanpo uztea III. eranskinean agertzen diren pertsonak. Arrazoiak ere bertan agertzen dira.

Hirugarrena. Ordezkoen zerrenda finkatzea. Zerrenda hori IV. eranskinean dator jasota, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena. Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 11.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

GORKA ALVAREZ ARAMBURU.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.