Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko irailaren 27koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko jokoaren erregelamendu orokorra aldatuko duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4845
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/09/27
  • Argitaratze-data: 2018/10/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko jokoaren erregelamendu orokorra aldatzen duen dekretu-proiektua prestatu du Segurtasun Sailak, eta Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehaztu bezala izapidetu beharko da proiektu hori.

Xedapen orokorrek herritarren eskubide eta interes bidezkoei eragiten badiete, entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute, betiere aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz; eta euren izaera dela eta beharrezkoa bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Horren ondorioz, aurreproiektua jendaurrean jarriko da, Xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, eta hogei egun balioduneko epea egongo da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Azaldutako guztiarengatik, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 11.2.a) artikuluarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko jokoaren erregelamendu orokorra aldatuko duen dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko asmoz, proiekturen edukia Segurtasun Sailaren Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan egongo da eskura (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz), bai eta euskadi.eus-en ere, alegia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 27a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.