Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2018ko ekainaren 6koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez 2018. urteko deialdia egiten baita euskal etxeei diru-laguntzak emateko, zehazki, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 116
- Hurrenkera-zk.: 3134
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/06/06
- Argitaratze-data: 2018/06/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Irailaren 30eko 222/2003 Dekretuak euskal etxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen ditu (2003ko urriaren 10eko EHAA, 198. zk.). Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako kideen asistentzia-premiei eta egoera larriei erantzuteko dira.
Aipatutako dekretuaren 7. artikuluarekin bat etorriz, 2018ko ekitaldirako diru-laguntzen deialdia egin beharra dago.
Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 11ko 70/2017 Dekretuaren 13.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari dagokio bere arloko diru-laguntzen deialdia egitea, bere eskumen-eremuari dagozkion arloetan; diru-laguntza haien ebazpena, ordea, arlo horretako zuzendari eskudunek emango dute.
Hori dela eta, honako hau
Euskal etxeei 202.000 euroko diru-laguntzak emateko deialdia egitea. Diru-laguntza horiek 2018ko ekitaldiari dagozkio eta atzerrian dauden euskal gizataldeetako kideen asistentzia-premiei eta egoera larriei erantzuteko dira. Eranskinean jaso dira horretarako onartu diren oinarriak.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honetan eta irailaren 30eko 222/2003 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke organo berean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko dira.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 6a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: EBAZPENA, 2018ko azaroaren 26koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, euskal etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko.
- Ikus: 222/2003 DEKRETUA, irailaren 30ekoa, Euskal etxeei diru-laguntzak emateko deialdia arautzeko dena. Diru-laguntza horiek atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko dira.