Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 12koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordioa, honako lege honen arlokoa: 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (ETEL).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 886
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/01/12
- Argitaratze-data: 2017/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 12a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak honako erabaki hau hartu du:
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen 2016ko uztailaren 4ko erabakia betetzeko xedez sortutako lantaldeak aurretik egindako negoziazioekin bat, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 6.1) eta 2), 27.3), 30.2), 31.2), 32.4), 38., 40., 68., 80.5), 80.6), 82., 115. eta 116. artikuluetan, lehen xedapen gehigarrian eta hirugarren xedapen iragankorrean azaldu diren eskumen-desadostasunak aztertzeko eta konponbide-proposamenak egiteko helburua izanik, bi aldeek desadostasun horiek konpondutzat hartu dituzte, konpromiso eta kontsiderazio hauen arabera:
Alde biek ulertzen dute ezen, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 6.1 artikuluaren lehen paragrafoan aipatutako erabilera «orokorra» interpretatu behar dela Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 28ko 31/2010 Epaiaren 14. oinarri juridikoak ematen dion irismenaren arabera, eta hor erabilera «normaltzat» kalifikatu da.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 6. artikuluko 2. zenbakiari dagokionez, alde biek ulertzen dute ezen, zenbaki hori zuzen interpretatzeko, ulertu behar dela, eta horrela aplikatu, ez dela inolako betekizun edo kargarik ezartzen baten batek hizkuntza ez dakiela alegatzeagatik, gaztelania eta euskara hautatzeko eskubidea gauzatzeko xedez.
Alde bien ustez, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 27.3) artikuluan aipatzen denean alkateak edozein zuzendaritza-kideri, zerbitzubururi edo «gaitasun nahikoa» duen funtzionariori eskuordetu ahal izango dizkiola «ordezkaritza-izaerarik ez daukaten edo ordezkaritza-kargu publikoen berezko ahalmenen erabilerarik suposatzen ez duten» eskumen guztiak, erreferentzia hori toki-araubidearen oinarrizko legeriaren arabera interpretatu behar da, hau da, hauetan ezarritako mugekin bat: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, eta, batez ere, haren 21.3) artikulua, araubide erkideko udalerrietarako, eta 124.5) artikulua, biztanle-kopuru handiko udalerrietarako.
Alde biek ulertzen dute Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 30.2 artikuluak hitzez hitz adierazitakoak beren-beregi zaintzen duela oinarriko legeria bete beharra, hau xedatuta: «Tokiko gobernu-batzarraren bilkurak publikoak izango dira, salbu eta kontrakoa ezartzen badu osoko bilkurak, bere kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, edo ordenamendu juridikoak»; beraz, manu hori zuzen interpretatuta, zehaztu behar da ulertu eta aplikatu behar dela Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak gai horretaz aurreikusitakoak eragotzi gabe, eta, batez ere, araubide erkideko udalerrietarako 70.1) artikuluan eta biztanle-kopuru handiko udalerrietarako 126.5) artikukuan xedatutakoa kontuan hartuta.
Alde bien ustez, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 31.2 artikuluko udal hauteskunde-araubidearen arloko aurreikuspenak interpretatzeko, abiapuntua izan behar du lege beraren 31.1 artikuluan xedatutakoa sistematikoki aintzat hartzeak, honako hau ezartzen du eta: «Euskal udal ordezkarien araubide juridikoa toki-araubidearen oinarrizko legerian eta hauteskunde-legeria orokorrean ezarritakoa izango da». Halaber, alde biek ulertzen dute ezen, 31.2 artikulu hori zuzen interpretatuz gero, ulertu eta aplikatu egin behar dela konstituzionaltasunaren blokea osatzen duten arauen arabera, kontuan hartuta hauteskundeetako gaiak ukitzen dituztenak eta, bereziki, hauetan xedatutakoekin bat: Konstituzioaren 23. eta 81. artikuluak, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 37. artikuluko 2) eta 3.e) zenbakiak, eta Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoa.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 38. eta 40. artikuluetako aurreikuspenei dagokienez, zuzendaritza-kide publiko profesionalen araubidea dela eta, alde bien ustez, artikulu horiek interpretatu behar dira hauek eragotzi gabe: Estatuko oinarrizko eta gai bereko arau aplikagarriak, eta, batez ere, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua; bereziki, lege-gorputz beraren 9.2) eta 13. artikuluekin bat, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, bereziki 92.3) artikuluarekin bat, bigarren xedapen gehigarriari dagokionez. Horren ondorioz, alde biek aurrerago zerrendatuko diren adierazpenak eta konpromisoak egin eta hartu dituzte.
artikuluaren 1. zenbakiak ahalbidetu egiten du Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei legez zenbait eginkizun esleitzea; legegile autonomikoak funtzionario horiei erreserbatzen zaizkien eginkizunen alderdi gehigarriak arautzeko duen ahalaren barruan egon behar dute eginkizun horiek, haien oinarrizko zehaztapena Estatuko legegilearen eskumena izanik.
Halaber, 38. artikuluaren 2. zenbakia interpretatzeko, toki-erakundeak toki-erakundeko zuzendaritza-kide publiko profesionalei eginkizunak esleitzeko lan horretan, kontuan hartu behar da beti zaindu beharko dela oinarrizko arautegia, zeinean jasota baitago funtzionarioek baino ezin dutela parte hartu, zuzenean nahiz zeharka, ahal publikoak gauzatzen edo interes orokorrak zaintzen.
Azkenik, 40. artikulua interpretatzeko, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei erreserbatutako zuzendaritza-postuak betetzeko, kontuan hartu behar da funtzionario horiei erreserbatutako postuak betetzeari buruzko oinarrizko arautegia bete behar dela.
Alde biek ulertzen dute Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 68. artikuluak hitzez hitz adierazitakoak beren-beregi zaintzen duela oinarrizko legeria bete beharra, herritarren parte-hartzeari buruzko hau xedatuta: «Partizipazio-modu horien egikaritzea loteslea izan ahalko da toki-erakundearen ordezkaritza- eta gobernu-organoentzat, salbu eta kontrakoa ezartzen badu osoko bilkurak, bere kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz, edo ordenamendu juridikoak».
Hori dela eta, alde biek ulertzen dute 68. artikulua Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak xedatutakoaren arabera interpretatu eta aplikatu behar dela, 69.2) eta 71. artikuluetan xedatutakoarekin bat bereziki; beraz, oinarrizko manu horiek aldatzen ez badira, parte hartzeko modu horiek ezin izango dira lotesleak izan, eta osoko bilkurari dagokio horri loturiko ahalmena egikaritzea.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 80. artikuluaren 5. zenbakiak hau xedatzen du: «Salbuespen gisa eta galdeketa-prozesuaren gaiaren arabera, udalerrian bizi diren atzerritarrek eta bozketa hasten denean gutxienez 16 urte duten adin txikikoek ere hartu ahal izango dute parte. Horrelakoetan, boto-emaileen errolda biztanleen udal erroldarekin osatuko da, eta toki-erakundeko idazkaritzaren ardura izango da egokitzapen hori egitea».
Alde biek ulertzen dute ezen, lege horren 80. artikuluaren zenbaki hori interpretatzeko, konstituzionaltasunaren blokearekin eta Estatuko arau aplikagarriekin bat, kontuan hartu behar dela 5. zenbaki horretan aurreikusitako kasuaren salbuespenezko izaerak erreferentzia egiten diela sektoreko edo lurralde-eremu mugatuetako kontsultei, eta, kasu horietan, hartzaileak ezin duela barnean hartu lurralde-eremu zehatz batean sufragio aktiborako eskubidea aitortuta daukaten hiritarren multzoa, hau da, eremu horretako hautesleria. Beraz, 80.5 artikuluko egoeretan, ulertu behar da lege beraren 81. artikuluan aurreikusitako araubidea aplikatu behar dela.
Alde biek ulertzen dute Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 80.6 artikuluak hitzez hitz adierazitakoak beren-beregi zaintzen duela oinarrizko legeria bete beharra, herri-kontsultei buruzko hau xedatuta: «Kontsulta horiek lotesleak izango dira, betiere ez baldin badago lege-arauren bat kontsulta osorik edo zati batean egitea eragozten duena».
Hori dela eta, alde biek ulertzen dute 68.6 artikulua Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak xedatutakoaren arabera interpretatu eta aplikatu behar dela, 69.2) eta 71. artikuluetan xedatutakoarekin bat bereziki; beraz, oinarrizko manu horiek aldatzen ez badira, kontsulta horiek ezin izango dira lotesleak izan, eta osoko bilkurari dagokio horri loturiko ahalmena egikaritzea.
Alde bien ustez, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 82. artikulua interpretatzeko, konstituzionaltasunaren blokearekin eta Estatuko arau aplikagarriekin bat, kontuan hartu behar da aplikazioa mugatu behar dela, kasu honetan, toki-kontsultei dagokienez, 81. artikuluan adierazitako udal kontsultetara, hau da, sektoreko edo lurralde-eremu mugatuetako itaunketetara; eta ez da aplikatu behar 81. eta 82. artikuluetan xedatutakoa baldin eta kontsultaren hartzaileen artean lurralde-eremu zehatz batean sufragio aktiborako eskubidea aitortuta daukaten hiritarren multzoa badago, hau da, eremu horretako hautesleria.
Alde bien ustez, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 115. artikulua, Euskadiko toki-erakundeen zorpetze-, aurrekontu- eta kontabilitate-araubideei buruzkoa, interpretatu eta aplikatzeko mugak eta modua xedatuta daude aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko Estatuko oinarrizko arauetan, eta, beraz, ezin da hautsi aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko eta toki-ogasunei buruzko oinarrizko arautegia, toki-erakundeen zorpetze-mugei dagokienez.
Alde bien ustez, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 116. artikulua, toki-erakundeen plan ekonomiko-finantzarioei buruzkoa, aplikatu eta interpretatuko da aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko oinarrizko arautegian xedatutakoarekin bat, eta horko mugen barruan; horrela, une oro bermatuko da Ministroen Kontseiluak egonkortasun-planaren eremuan finkatu dituen helburuak betetzen direla, eta, bereziki, plan ekonomiko-finantzarioen gutxieneko edukiei dagokienez, bete egingo dela Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan, HAP/2105/2012 Aginduan, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean xedatutakoa. Hori guztiori, kontuan hartuta finantza-tutoretzako erakundeek eskumena daukatela kasuan-kasuan zehazten den eduki gehigarria eskatzeko.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen lehen xedapen gehigarrian, Tokiko araugintza-ahalaren izenpean, 1. zenbakiaren azken koma-artean, hau dago ezarrita: «... biztanle-kopuru handiko udalerrietan, tokiko gobernu-batzarrak, kasuan kasu, bere eskumenekoak diren materiei buruzko xedapen orokorrak eman ahal izango ditu».
Alde bien ustez, lehen xedapen gehigarri horretan eta, bereziki, azken koma-arte transkribatu horretan aipatzen den aukera interpretatu egin behar da oinarrizko xedapen aplikagarrien arabera, eta, beraz, aplikatu ahal izango da baldin eta oinarrizko arautegiak ahalbidetzen badu erregelamenduak egiteko ahal hori esleitzea.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hirugarren xedapen iragankorrari dagokionez, alde bien ustez, toki-erakundeek, eskumen propioetan sartu ez arren eta eskumen eskuordetu edo transferituak izan ez arren, jardueraren, zerbitzuren edo prestazioren bat egiten bazuten Toki-administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legea indarrean sartu aurretik, horretan segitu ahal izango dute; baina, eskatuko zaie toki-ogasunaren finantza-jasangarritasuna arriskuan ez jartzeko, aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-jasangarritasunari buruzko legeekin bat, eta aldiberekotasun-egoerarik ez sortzeko, aldi berean beste administrazio publiko batek zerbitzu publiko bera egitearen ondorioz. Eskakizun horiek indarrean egongo dira toki erakundeek lege hori indarrean sartzen denean egikaritzen dituzten eskumen propioetarako eta eskuordetuetarako, eta une horretatik aurrera hasten diren guztietarako. Toki-erakunde bakoitzak zaindu beharko ditu alderdi horiek. Hori guztiori erakunde eskudunei dagokien kontrola eragotzi gabe, eskumen materialaren titularrak izan zein lurralde bakoitzeko toki-erakundeen finantza-tutoretzakoak izan, Tokiko Araubidearen Oinarrien Legearen 7.4 artikuluan jasotako eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko xedez.
Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2017ko urtarrilaren 11.
Gobernuko Lehendakariordea eta Lehendakaritzako eta Lurralde-Administrazioetarako ministroa,
SORAYA SÁENZ DE SANTAMARÍA ANTÓN.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.