Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 23koa, Segurtasuneko sailburuarena, 2016ko ekitaldiari dagozkion Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko prozedura deitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1208
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/02/23
  • Argitaratze-data: 2017/03/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren 11. artikuluan jasota dagoenez, beren betebeharrak betetzean nabarmentzen diren segurtasun pribatuko langileei Segurtasun Saileko ohorezko aipamenak eman ahal izango zaizkie; ohorezko aipamen horiek merituzko ekintzen arrisku-ezaugarri bereziak, nekagarritasuna, ekimen profesionala eta gizarte-garrantzia kontuan hartuta emango dira, ofizioz edo, bestela, partikularren, langileak kide diren enpresen edo segurtasun pribatuarekin zerikusia duten beste erakunde batzuen ekimenez.

Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 13.3.d) artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen urriaren 21eko 207/2014 Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak aldatutakoan adierazten denez, Segurtasuneko sailburuordeari dagokio ohorezko aipamenak ematea.

Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduak, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoak, ohorezko aipamenak emateko prozedura onartzen du. Hala, segurtasun pribatuko langileei, ohorezko kondekorazioak eta ohorezko sariak jasotzeko eskubidea aintzatesten die; segurtasun pribatuko enpresei, diplomak jasotzekoa; eta pertsona fisikoei, instituzioei, korporazioei, erakundeei eta establezimendu publikoei nahiz pribatuei, ohorezko plakak jasotzekoa.

Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduaren 8.2 artikuluak ezarritakoa betetzeko, ebazpen honen bidez 2016ko ekitaldiari dagozkion Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko prozedura deitzen da.

Hori guztia dela eta, hau

Lehenengoa. 2016ko ekitaldiari dagozkion Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko prozedura deitzea honako lau kategoria hauetan:

  1. Ohorezko kondekorazioa.

  2. Ohorezko saria.

  3. Diploma.

  4. Ohorezko plaka.

    Bigarrena. Aipamenak emateko prozedura, horien xedea eta helburua, horiek emateko balorazio-irizpideak, eta halakoak jasotzeko pertsonek eta erakundeek egiaztatu beharreko betekizunak eta aurkeztu beharreko agiriak Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduan finkatuta daude, Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan ohorezko aipamenak emateari buruzkoan.

    Hirugarrena. Nolanahi ere, proposamena egiten duenak bere burua identifikatu behar du; proposatutako pertsona edo entitatea zehaztu eta, segurtasun pribatuko langilea bada, lan egiten duen segurtasun-enpresa identifikatu; proposatzen den aipamenaren kategoria (ohorezko kondekorazioa, ohorezko saria, diploma edo ohorezko plaka); zer ekintzatan oinarritzen den proposamena azaltzeko memoria eta, halakorik balego, horren frogagarri den dokumentazioa.

    Laugarrena. Kategoria guztietako aipamen-proposamenak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 18an bukatuko da.

    Bosgarrena. Eskabideak aurkeztu behar dira honako leku eta era hauetan:

  1. Pertsona fisikoek bai aurrez aurre bai modu elektronikoan aurkez ditzakete eskabideak:

    Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako bulegoetan (Zuzenean) aurkeztuko dira: Bizkaian (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbo); Gipuzkoan (Andia 13, 20003 Donostia), eta Araban (Ramiro Maeztu 10 beh., 01008 Vitoria-Gasteiz)

    Modu elektronikoa: eskaerak modu elektronikoan aurkeztu beharko dira egoitza elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2017/ohorezko-aipamenak-segurtasun-pribatua/y22-izapide/eu/

    Bide elektronikoa erabiliz gero, gune honen bitartez egin beharko dira eskaeraren ondorengo izapideak: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak.

    Eskaera izapidetzeko edota dokumentazioa aurkezteko aukeratutako bideak (aurrez aurrekoa edo elektronikoa) ez dakar prozedurako hurrengo izapideetan ere nahitaez bide hori bera erabili behar izatea. Edozein momentutan alda daiteke bidea.

  2. Pertsona juridikoek bide elektronikoa baino ez dute erabiliko eskabideak aurkezteko, lehen aipatu dugun egoitza elektronikoa erabilita.

    Seigarrena. 2017ko ekainaren 14an emango dira ohorezko aipamenak, Euskadiko Segurtasun Pribatuaren Egunean.

    Zazpigarrena. Aipamen-proposamenen epea bukatu ondoren, Segurtasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 1eko Aginduaren 8.4. artikuluan jasotako ebaluazio-batzordea deituko da, ohorezko aipamen-eskaerak baloratzeko eta horien buruzko ebazpen-proposamena egiteko.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 23a.

    Segurtasuneko sailburuordea,

    JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.