Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 11koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizatzeko gaitasun-azterketetarako 2018. urterako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 238
  • Hurrenkera-zk.: 6029
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/12/11
  • Argitaratze-data: 2017/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuak agindutakoa betez, hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoan ehizatzeko gaitasun-azterketetarako 2018. urterako deialdia egitea.

Bigarrena. On line egingo dira eskabideak, Internet bidez, pauso hauek emanez:

  1. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web orrian sartu, eskabideari dagokion atalean edo zuzen-zuzen helbide honetan: http://www.nasdap.net/solexamcaza

  2. Dagokion eskabide eredua bete.

  3. Azterketari dagokion tasa ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

    Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2018ko urtarrilaren 26an amaituko da, biak barne, otsaileko probarako; ekaineko probarako, berriz, 2018ko apirilaren 23an hasi eta 2018ko maiatzaren 25ean amaituko da, biak barne.

    Laugarrena. Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada ere. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez. Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II. eranskinekoak izango dira.

    Bosgarrena. Azterketak egiteko tokia, eguna eta ordua honako hauek izango dira:

  1. Otsaileko proba:

    (Ikus .PDF)

  2. Ekaineko proba:

    Eguna: 2018ko ekainaren 16a.

    Ordua: 10.00ak.

    Tokia: Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultatea (Sarrikoko Fakultatea)

    Blanco Garrido eraikina

    Agirre Lehendakaria 83

    Bilbao

    Seigarrena. Azterketak balioesteko, epaimahai bat eratuko da hiru lurralde historikoetako bakoitzean, otsaileko ariketarako. Ekaineko ariketan, aldiz, Arabakoa baino ez da eratuko. Epaimahaikideak hauek izango dira:

  1. Arabako Lurralde Historikoa:

    Mahaiburu titularra: Ibai Portu Zuloaga, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Mendi Zerbitzuko burua.

    Ordezko mahaiburua: Ainhoa Ubillos Mendiluce, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Mendi Zerbitzuko Ehiza eta Arrantza ataleko teknikaria.

    Mahaikide titularra: Jorge Velasko Mora, Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioko lehendakaria.

    Ordezko mahaikidea: Rafael Ángel González Bartolomé, Arabako Lurraldeko Ehiza Federazioko idazkaria.

    Idazkari titularra: Emérita López de Alda Gil, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Idazkaritza Teknikoko Zerbitzuko burua.

    Ordezko idazkaria: José Antonio Amurrio Urraca, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko Administrazio Kudeaketa Ataleko burua.

  2. Bizkaiko Lurralde Historikoa:

    Mahaiburu titularra: Javier Monge Gómez, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Saileko Ehiza eta Arrantza Ataleko burua.

    Ordezko mahaiburua: Oier Dañobeitia Artabe, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Saileko Baliabide Naturalak, Ehiza Fauna eta Arrantza kudeatzeko Zerbitzuko burua.

    Mahaikide titularra: Francisco Javier Barona González, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioko lehendakaria.

    Ordezko mahaikidea: Iñaki Barbero osa, Bizkaiko Lurraldeko Ehiza Federazioko bokala.

    Idazkari titularra: María González Bordagarai, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Saileko Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuko burua.

    Ordezko idazkaria: Saioa Artiach Camacho, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturaleko Saileko administrazio orokorreko teknikaria.

  3. Gipuzkoako Lurralde Historikoa:

    Mahaiburu titularra: Iñigo Mendiola Gómez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko Basanimalien eta Basalandareen Zerbitzuko burua.

    Ordezko mahaiburua: Ion Iñaki Zulaika Isasti, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko Basanimalien eta Landareen Zerbitzuko landare babestuen arduraduna.

    Mahaikide titularra: Joxe Angel Zaldua Iparragirre, Gipuzkoako Ehiza Federazioko lehendakaria.

    Ordezko mahaikidea: Ramón García Carbonell, Gipuzkoako Ehiza Federazioko lehendakariordea.

    Idazkari titularra: Alfonso Akarreta Rodríguez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko idazkari teknikoa.

    Ordezko idazkaria: Juan José Pérez Pérez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko Administrazio Orokorreko teknikaria.

    Zazpigarrena. Azterketa egiteko ordaindu beharreko tasa 10 eurokoa izango da.

    Zortzigarrena. Ebazteko prozesura honako hau izango da:

  1. Epaimahaiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari bidaliko diote, ehizatzeko gaitasunaren azterketa egiten den egunetik gehienez zazpi egun naturaletan, beren ustez azterketa gainditu dutenen eta gainditu ez dutenen proposamena.

  2. Proposamen horren arabera, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin-behineko zerrendaren berri emango du, gehienez proposamena jaso eta astebetera. Behin-behineko zerrenda hori argitara emango da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarenean.

  3. Interesdunek probaren galdera jakin batzuen balioaren aurka egin dezakete, gehienez ere proba egiten den egunetik hiru egun naturaleko epean.

  4. Aurkaratze horiek, jasotzen direnetik hiru egun naturaleko epean ebatziko dira, eta, horren ondoren, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak zazpi egun naturaleko epean aginduko du behin-betiko zerrenda argitaratzea.

  5. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute ebazpenaren aurka, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Proba gainditzen duten izangaien zerrendak jendaurrean jarriko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundien webguneetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarenean.

    Bederatzigarrena. Agindu honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 11.

    Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

    IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.