Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 22koa, Enplegu eta Laneko sailburuordearena; honen bidez, Gizarte-larrialdetarako laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua jendaurrean jarriko da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1455
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/03/22
  • Argitaratze-data: 2016/04/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez, Gizarte-larrialdetarako laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua lantzeko prozedurari hasiera ematea onartu zen.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoak eraginpean hartzen dituzten xedapen orokorrei entzunaldiaren izapidea aplikatuko zaie. Halaber, eta xedapenen izaerak aholkatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Ildo horretan, Gizarte-larrialdetarako laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua hogei eguneko epean jendaurrean jarriko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Aurreko guztia dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Gizarte-larrialdetarako laguntzei buruzko dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua hogei eguneko epean jendaurrean jartzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren edukia Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (helbidea: Donostia-San kalea, 1, Vitoria-Gasteiz), Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net), Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren atarian (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net) eta Irekiaren atarian (www.irekia.euskadi.net) egongo da eskuragarri.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.

Enplegu eta Laneko sailburuordea,

JOSÉ ANDRES BLASCO ALTUNA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.