Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 24koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2465
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/03/24
  • Argitaratze-data: 2015/06/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuko 7. artikuluak batzorde hori zeinek osatuko duten zehazten du. Halaber, kide horien izendapena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokiola ezartzen du.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean aldaketa bat izan da. Ondorioz, Batzordearen osaera aldatu da, eta horrexegatik ezinbestekoa da Batzordeko bokal baten izendapena egitea, eguneratuta gera dadin.

Aurrez adierazitakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Haizea Careaga Abaitua andrea izendatzea Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko kide, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ordezkari gisa, Sonia González Ubierna andrearen ordez.

Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.